Zuzendaria: Troy Quane, Nick Bruno. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Iraupena: 101 minutu. Generoa: Animazioa.
Animaziozko film hau 2009ko film labur baten bertsio luzea da, espioien munduan girotuta dagoena. Lance Sterling espioia eta Walter Beckett zientzialaria dira protagonistak; oso izaera desberdina dute: Lance oso lasaia da, baina Walter ez. Elkarrekin egin beharko dute lan, eta elkarrenganako konfiantza dutela erakutsi beharko dute. Baina, elkarrekin lan egiten ez badute, mundu guztia arriskuan egongo da.