Sugan, disko berria aurkezten

'Malko Gorria' azken laneko rock-pop gozoa erakutsiko du gaur Lazkaon Goierriko boskoteak

ERREDAKZIOA
2008ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Sugan taldeak berriki grabaturiko Malko Gorriak diskoa aurkezteko kontzertua egingo du gaur gauean Lazkaon (Gipuzkoa).

ETB1eko Pilotari telesailak bultzada ederra eman zion boskoteari. Izan ere, Irakurketa kantutik sintonia atera zuten saiorako. 2003an aurkeztu zuen Gipuzkoako Goierriko taldeak lehen maketa eta berehalako arrakasta izan zuen. Ingelesezko sugar hitza eta euskarazko zugan nahastuta atera zuten izena. Egiten duten musika ere nahasketa da eta taldeko kideen gustu eklektikoen isla da, betiere pop-rock eremuan mugitzen bada ere.

Azken diskoan, taldeak pop-rock klasikoa gaurkotzeko asmoari eutsi dio, baina erabateko kontrolpean eduki du kaleratu berri duen produktua. Victor Sanchez bateria jotzaileak Juan Carlos Perez ordezkatu zuen produktore lanetan. Malko gorria taldearen eklektizismoaren isla da, kide guztiek sormen prozesuan parte hartzen dutelako.

Urte bukaera aldera diskoa ezagutarazteko kontzertu pare bateegingo zituela agindu zuen diskoa aurkeztu zutenean. Lehenengoa ikusteko aukera izango da gaur. Hala ere, taldeak adierazi du ez duela Euskal Herriko zirkuitutik ateratzeko asmorik, nahiz eta horrek gaztelera bultzatzen duten hedabideen ateak itxi.

SUGAN

Malko Gorria. Gaur, 22:30ean, zuzenean, Lazkaoko zineman (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.