TVE

Tau Baskoniaren Euroligako partidak La2 katean emango dituzte

2005eko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
TVE Europako Saskibaloi Ligen Elkartearekin akordio batera iritsi da, Euroligako partidak eman ahal izateko. Horrenbestez, Tau Baskoniak jokatuko dituen hainbat partida La2n jarraitu ahal izango dira. Azaroaren 3an hasiko dira partidak ematen, Real Madril-Unicaja lehiarekin. Asteazken eta ostegun arratsaldeetan ikusi ahal izango dira Euroligako partidak, 19:45ean. Lehen fasea otsailaren 9an bukatuko da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA