Komunikazioa

Telebista publikoa salatu dute, iPadeko edukiengatik

2011ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
INTERNET. Alemaniako zortzi egunkari garrantzitsuenek salaketa bat jarri dute Koloniako Auzitegian, ARD telebista publikoko webgunearen aurka. iPad tabletetako edukietan konkurrentzia bidegabea egiten dutela salatu dute egunkariek. Telebista publikoaren plataformak testuak, bideoak eta audioak eskaintzen ditu, eta, salaketa jarri dutenen ustez, horrela egunkarien webguneei lehia egiten diete. ARDko iturriek adierazi dute zilegi dutela edukiak irratiz, telebistaz eta Internet bidez zabaltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.