Komunikazioa

Telemadrideko langileek Somoanoren izendapena salatu dute

«Informazio askatasunareren aurkako erasotzat» jo dute TVEko albistegi burua hautatu izana

urtzi urkizu
Donostia
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Arrastoa utzi du Julio Somoanok Telemadrideko albistegietan. Arrasto iluna. Horren erakusgarri, Telemadrideko langile batzordeek agiri bat plazaratu dute TVEko albistegi buru berriaren izendapena gogor kritikatuz: «Aurretik, Leopoldo Gonzalez-Echenique RTVEko presidentearen izendapenean atzeraldi demokratiko bat gertatu da, bi hereneko gehiengoa legea bertan behera utzita. Julio Somoanoren izendapena, berriz, informazio askatasunaren aurkako beste eraso bat da».

Egun TVEko albistegiak dira ikusienak, eta, Telemadrideko langileen ustez, Somoanok «erabat alderdikoiak» bilakatuko ditu, «PPren gobernuaren ildoei jarraituz». «Somoano aurkezle eta editori gisa Telemadrideko albistegien etapa beltzenaren parte aktiboa izan da», salatu dute langileek. TVEko albistegi buru berriak esan du informazio «objektibo, plural eta kalitatezkoa» ematea izango dela bere helburua. Telemadrideko langileek ez dute halakorik sinisten, aurretik egindako lana ikusita.

TVEko kazetarien %71k Somoanoren izendapenaren aurka bozkatu zuten joan den astean egindako erreferendumean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.