The Beatles gogoan, Eibarren

Iaz mende erdia bete zen taldea sortu zela, eta haiek gogoratzeko egitarau bat osatu dute datozen egunetarako

The Beatles musika taldeko kideak, 1964ko argazki batean. POPPERFOTO.
Erredakzioa
2013ko irailaren 19a
00:00
Entzun
5o Beatles Eibar deitutako egitasmoa jarriko da martxan gaur arratsaldean Eibarren (Gipuzkoa). Jesus Ordovas musika adituak Liverpooleko (Erresuma Batua) taldeari buruzko hitzaldi bat emango du, Portalea aretoan, 19:30ean: La revoluciĆ³n pop de los Beatles. The Beatles sortu zenetik mende erdi igaro zen iaz, eta Jai Production elkarteak udalarekin elkarlanean hainbat ekintza antolatu ditu taldea gogoratzeko.

Gaurko hitzaldian taldearen ibilbideaz mintzatuko dira. Ordovas Radio 3ko Diario Pop saioko zuzendaria izan zen urteetan, eta hainbat egunkaritako eta aldizkaritako kolaboratzailea da. Horrez gain, musika taldeei eta musika estiloei buruzko liburu ugari argitaratu ditu.

Datorren asterako, berriz, beste bi ekitaldi prestatu dituzte. Asteazkenean, 20:30ean, Yellow Submarine filma emango dute, Koliseo antzokian. Goizean, bi aldiz emango dute film hori, Eibarko ikasleentzat.

Ekintza nagusia irailaren 26koa izango da, hala ere. The Shout Argentinako taldeak kontzertu bat emango du Koliseo antzokian. The Beatlesen musika eta estetika ekarriko ditu gogora.

HITZALDIA

Non. Eibarko Portalea aretoan.

Noiz. Gaur, 19:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.