Zuzendaria: Jordan Vogt -Roberts. Aktoreak: Nick Robinson, Gabriel Basso, Moises Arias eta Nick Offerman. Iraupena: 93 minutu. Generoa: Komedia dramatikoa. Urtea: 2013. Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak.
Joe (Nick Robinson), Patrick (Gabriel Basso) eta Biaggio (Moises Arias) nerabeak dira. Gurasoen gehiegizko babes eta aginduez nazkatuta, emantzipatzea erabakitzen dute. Oso leku berezia aukeratuko dute, ordea, horretarako: basoan galduta dagoen txabola bat. Askatasunaren ikur moduan ikusten dute txabola, eta gizarteko arauetatik ihes egiteko aukera gisa: gurasorik gabe, era basatian. Fantasiaz betetako istorio batean murgilduko dira han.
SINOPSIA
'The Kings of Summer'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu