Triangelu barruko bizitza

'Super 8' komedia musikala ekarriko du Voadora antzerki taldeak Bilbora, asteburuan

Marta Pazok zuzendutako Super 8 obra ikusi ahalko da gaur Bilbon, La Fundicion aretoan. BERRIA.
Maite Alustiza.
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Antzerkia, oroimena eta zinea triangeluaren aldeetako bakoitza dira. Bata bestearekin harremanetan daude, elkarreraginean, etengabe. Super 8 ikuskizuna da, Lugares comunes trilogiako bigarrena. Voadora taldearen ikuskizuna gaur eta bihar ikusi ahal izango da Bilbon, La Fundicion aretoan, 20:00etan.

Gizakiak inguruan dituen espazioei, benetazkoak nahiz irudizkoei, egiten die erreferentzia Lugares comunes trilogiaren izenburuak.Espazio horietan norbere identitatearen bila dabil gizakia, batzuen edo besten eraginak jasoz. Baina, oroimena filmak gordetzeko kaxa da, eta nahi dituen pelikulak besterik ez ditu gordetzen. Nahi duena gogoratzen du.

Dena den, norbera da bere bizitzaren inguruko filma gidatzen duena. Horrela egingo dute bat antzerkiak, oroimenak eta zinemak Super 8 antzezlanean. Bizitzeko grina erakutsiko dute, edozer gerta daitekeen espazio aske batean.

Marta Pazok zuzendariaren lana da; aktore gisa ere parte hartzen du, gainera. Galiziako Maria Casares sarietarako hiru izendatze lortu berri ditu Super 8 antzezlanak: zuzendaritza, argiztapen eta musika onenari. Martxoaren 23an jakinaraziko dituzte irabazleak.

'SUPER 8'

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Bilbon, La Fundicion aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.