Truffauten lana euskaraz

Nosferatu zinema zikloaren barruan emango dute 'Emakumeak maite zituen gizona' filma

Emakumeak maite zituen gizona filmeko irudi bat. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
François Truffauten jarraitzaileek haren lanaz gozatzeko aukera aparta izango dute gaur iluntzean. Emakumeak maite zituen gizona (L'homme qui aimait les femmes) filma emango baitute Donostiako Antzoki Zaharrean.

Filma euskaraz emango dute, François Truffaut: Zinemarako Grina Nosferatu zikloaren barnean. Azaroan hasi zen zinemagilearen inguruko zikloa, eta dagoeneko zuzendari frantsesaren hamabost film eman dituzte. Beste bost falta zaizkie oraindik ere ekainera bitartean emateko. Haren aurreneko film laburra izan ezik, lan guztiak hartzen ditu zikloak. Zuzendariak azken hamarkadetako zinema zuzendaritzaren eta gidoigintzaren bilakaeran izan duen garrantzia erakutsi nahi dute zikloarekin.

Bertrand Morane gizonaren hiletarekin hasten da filma; emakumez betetako hileta batekin. Emakumeak baino ez daude han; ugari, gainera. Horren zergatia azaltzeko, gizonaren bizitzari begiratu bat emango dio lanak.

Emakumezale amorratua da Bertrand, eta haien edertasunarekin obsesionatuta dagoen gizona da. Harekin harremana izandako emakume guztiek maitatu zuten, baina, horren guztiaren atzean, harreman serio bat izaten ez dakien mutilzahar baten bizimodua dagoela antzeman daiteke.

'EMAKUMEAK MAITE ZITUEN GIZONA'

Non. Donostiako Antzoki Zaharrean.

Noiz. Gaur, 20:15ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.