TVEk Jose Luis Morenoren saioa kendu du
MADRIL. Lau atal baino ez du iraun La1 katean Alfombra roja programak. Ikusle datuak eskasak izan ditu asteotan —batez beste, %5,9ko ikusle kuota—, eta TVEk iragarri du ez dutela emanaldi berririk eskainiko; hasierako kontratua hamahiru atal egiteko zen. TVEk adierazi du Jose Luis Morenok ekoitzitako programak ez dituela lortu espero zituen ikusle datuak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu