Elkartasuna izango du aurten ardatz Bilboko Nazioarteko 31. Txotxongilo Jaialdiak. Elkartasun hori prezioen sarreretan nabarituko da, gainera; bost eurora jaitsi dute aurten sarreren salneurria. Atzo iluntzean abiatu zuten aurtengo jaialdia: Kolonbiako Hilos Magicos taldeak Antarqui, el hombre que podía volar lana antzeztu zuen. Igandera bitartean, hamar lanen hemeretzi emanaldi izango dira, gehienak Campos Eliseos antzokian.
Gaur, Kantabriako La Machinataldeak Etxe asmatuta lana eskainiko du euskaraz, hiru urtetik gorako haurrentzat, 10:00etan eta 10:30ean.
Egun hauetan, hainbat herrialdetako talde batzuen lanak ikusi ahal izango dira: besteak beste, Kuba, Mexiko, Euskal Herria, Katalunia, Andaluzia, Grezia, eta Hungariakoak.
Ostiralean, Europako gazte txotxongilolarien gala egingo dute, gazte eta nagusientzat. El vals de los Sueños, Alfa eta La vida de Angelita lanak emango dituzte Greziako Sokratis Pappas, herrialde bereko Afroditi Georgiou eta Kataluniako Cristina Robledillo taldeek.
Igandean bukatuko da jaialdia, Hungariako Bence Sarkadi taldearen The Budapest marionettes lanarekin.
Txotxongiloz beteko da Bilbo igandera bitartean
Ostiral iluntzean, Europako gazte txotxongilolarien galan, hiru emanaldi ikusi ahal izango dira

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu