Osasuna. Produktua
Urdaiazpiko egosia edo York urdaiazpikoa
Pertsona gehienen gustukoa den jateko jaki erraza dugu urdaiazpiko egosia. Proteina asko (% 19) eta koipe kopurua beste hestebeteekin alderatuz urria du (% 3-5). 150-200 Kcal inguru eskaintzen ditu 100 gramoko. Txorizoak, aldiz, 450 Kcal inguru ditu. Beraz, hestebeteen taldean sartzen badugu ere, ezberdintasunak baditu. Ez du ia karbohidratorik (% 0,1-2) eta eragozpen nagusia eskaintzen duen sodio kopurua da. Janari batek % 0,7 sodioa eskaintzen duenean, gehiegizko kopurua duela esan ohi da. Urdaiazpiko egosi gehienek % 0,8 dute. Hipertentsio arazorik ez dutenek lasai kontsumi dezakete astean behin edo bitan. Baina hipertentsioa dutenek hobe dute janari hau alde batera uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu