Azokak

Urrian egingo dute Xingarraren Azoka Baionan, pandemiara egokituta

Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak argitu duenez, urriaren 15etik 17ra egingo da azoka, osasun neurrietara egokituta

Baionako Xingarraren azoka, 2017an. ISABELLE MIQUELESTORENA
2021eko irailaren 14a
15:48
Entzun

Ohi baino egun gutxiago izango ditu azokak: lau egunekoa izan beharrean, hiru egunekoa izango da; eta gune bakarrean egingo da, Roland Barthes zelaigunean. Azokaz gain, xingar lehiaketa eta tortilla lehiaketa egiteko asmoa dute.

Gune itxia izango du azokak, segurtasun arauak errespetatu ahal izateko, eta, hara sartzeko, osasun ziurtagiria erakutsi beharko dute bisitariak.

15ean eta 16an gauerdian itxi beharko dute jatetxe eta tabernek (osasun ziurtagiriarekin kontrolatu beharko dituzte bezeroak egun horietan ere).

Bestalde, auzapezak azaldu duenez, Baionako xingarra eskaini dezaten eskatuko zaie jatetxeei, xingarrari “behar duen balioa” eman diezaioten.

Baionako peñei, bestalde, elkarte pribatu moduan funtzionatzeko eskatu die Baionako Herriko Etxeak.

1462an Luis XI.ak Baionan bi azoka egiteko baimena eman zuenetik egiten da azoka. Geroztik, Baionako xingarraren ekoizle eta bisitarien ekitaldi nagusi bihurtu da normalean Aste Santuan egin ohi den azoka hori. Jendetza bildu ohi da urtero. Iazkoa bertan behera geratu zen, eta aurten, urrira atzeratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.