Ezarian. Zientzia

Urrutien dagoen galaxia antzeman dute

2011ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hubble teleskopioaren gaitasuna ohi baino urrutirago eraman du astronomo talde batek. Big Bang gertatu eta 480 milioi urterainoko tartea arakatzeko gai izan da teleskopioa. Espazioak gaur duen adinaren %4 besterik ez zueneko garaia da hori. 13.200 milioi argi urtera dagoen galaxia aurkitu dutela uste dute. Informazioa datu gehiagorekin berretsi behar dute. Galaxia nanoa da, Esne Bidearekin alderatuta, hura baino ehun aldiz txikiagoa.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA