'Urteberri on, amona!', kalean

Telmo Esnalenen azken filma eskainiko dute gaur, 22:30ean, Arrasateko Monterron parkean

Josean Bengoetxea eta Nagore Aranburu, Urteberri on, amona! filmeko eszena batean. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
2011eko irailean estreinatu zuen Telmo Esnal zuzendariak Urteberri on, amona!, iraupen luzeko bere bigarren filma. Gaur gauean ikusi ahal izango da, Arrasateko Monterron parkean (Gipuzkoa). Komedia beltz horrek Mari amona zaindu behar duen familiaren arazoak azaltzen ditu, umorea eta hausnarketarako tartea utziz. Bakardadearekiko beldurra, balio galera, norberekoikeria, bikote harremanak eta familiaren desegituratzea dira, besteak beste, azaltzen diren gaiak. Ikuslea jakin-minez edukitzen du azken unera arte, eta ez dago jakiterik hurrengo eszenan zer gertatuko den: barre eginaraziko digun, ala mafia itxurako gertakariren bat jazoko den. Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi dira aktore nagusiak; gidoilariak, berriz, Esnal bera eta Asier Altuna dira. Bi horiek elkarlanean egin zuten Aupa Etxebeste! film arrakastatsua, 2005ean.

Iaz, Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Urteberri on, amona! —Zabaltegin—. Horrekin batera, euskara hutsezko beste bi pelikula eman zituzten:Asier Altunaren Bertsolari, etaImanol Rayoren Bi anai. Euskal zinemak fruitu urriak, baina ondo heldutakoak ematen dituela dirudi.

'URTEBERRI ON, AMONA!'

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Arrasateko Monterron parkean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.