Xabi San Sebastian, Lazkaon

Musikan ibilbide oparoa duen gitarra jotzaile hori entzuteko aukera izango da gaur Maizpide aretoan

Ilargi Agirre.
Donostia
2010eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Xabi San Sebastianek kontzertua emango du gaur Lazkaoko Maizpide aretoan, 21:30ean. Bakarkako bi diskoetako abestiez gozatzeko aukera izango da.

Bakarkako lehendabiziko lana, Orai izenekoa, 2004an argitaratu zuen, eta euskal musika tradizionalaren beste ikuspegi bat eskaini zuen han. Suso Saiz izan zuen produktore, eta Mikel Irazokik, Oreka Tx taldekoek, Juan Mari Beltranek eta Mercedes Peonek kolaboratu zuten, besteak beste.

Lehengo urtean irten zen argitara bere bigarren lana: Ospela. Hainbat estilo jorratu zituen, soul, bossa eta pop rock ukituko abestiak aurki baitaitezke.

Baina bakarkako ibilbidearekin hasi aurretik San Sebastianek arrastoa utzia zuen musikaren munduan.

Donostian eta Madrilen egin zituen gitarra ikasketak, Taller de Musicen, hain justu. Izotz taldearekin gitarra jotzaile jardun ondoren hasi zen Alboka taldean. Hiru disko egin zituzten: Bi beso lur (1998), Lourius (2001) eta Lau Anaiak (2004), eta Europa eta atzerriko folk jaialdi ospetsuenetan parte hartu zuten. Euskal Herriko musika tradizionaleko talderik adierazgarriena bilakatu ziren horrela.

Gainera, Kepa Junkerakin Maren (2001) diskoaren biran kantari eta bakarlari gisa jardun zuen San Sebastianek.

XABI SAN SEBASTIAN

Non. Lazkaoko Maizpide aretoan.

Noiz. Gaur, 21:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.