Xehetasun handieneko mundu mapa

Envisat satelitea baliatuz, ESAk Lur planetako maparik osatuena sortu eta Internet sarean jarri du

BlobCover 2009 munduko mapa. ESA.
xabier martin
2011ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
GlobCover 2009 sekula egin den mundu maparik onena da, aurretik egindako beste edozeinek baino xehetasun gehiago dituela kontuan hartuta. ESA agentziak (European Space Agency) sortu du mapamundi berria, eta, horretarako, Envisat satelitea baliatu du —2002an espazioratu zuten—. Medium Resolution Imaging Spectrometer (Meris) kamera sofistikatua dauka sateliteak, 300 metro arteko erresoluzioarekin, eta hark jaso ditu datuak munduko mapa osatuena egiteko. 2009ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31 arte aritu da lanean, eta emaitza Internet sarean ikus daiteke GlobCover 2009 mapan.

Klima aldaketaren alde

ESAk eta Universite Catholique de Louvainek elkarlanean sortutako tresna berriak Lurreko zoru eta erabilpen zoru gehien jasotzen du puntako kalitate digitalaren bidez. Maparen erresoluzioa beste edozeinena halako hamar da behintzat. Kaleratu berri duten maparen aurrekaria GlobCover 2005 zen; milaka erabiltzailek bereganatu zuten hura.

Klima aldaketaren ondorioak ikertzeko lanean lagunduko die zientzialariei, eta tresna baliogarria izango da, halaber, planetaren bioaniztasunaren galerari galga jartzeko. Nazio Batuek ere parte hartzen ari dira egitasmoan, GlobCover erabiliko baitute planetaren zoruen aldaketak gaurkotzeko. Naturak eragindako hondamendi bati aurre egiteko gaitasunean ere lagungarri gerta daitekeela uste dute. Larrialdi bat planetaren zein lekutan gertatuko den zehaztasun handiagoz aurreikusi ahal izango dute, maparen xehetasunak oso handiak direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.