Zaharkinak eta etxea apaintzeko osagaiak ikusi eta erosi ahal izango dira hurrengo astean Angelun (Lapurdi): altzariak, koadroak, baxerak, argiteria, oihalak, arropa, liburuak, erlojuak... Azoka antolatu dute etzi eta etzidamu. Ehun saltzailek parte hartuko dute. Sarrerak hiru euro balio du 18 urtetik gorakoentzat.
Zaharkinen azoka
Etzi eta etzidamu, Angeluko Quintaou plazan.
Azoka