BALEA ZARAUTZEN

Zarauzko balearen irudi gehiago zabaldu dira

Laugarren egunez, balea bat dabil Zarautz inguruko uretan, eta gaur ere irudietan jaso dute animalia. Igerian eta surflari batzuk igerian zituela grabatu dute. Tere Arregirena da bideoa. [YouTube]https://youtu.be/AICD5AiOCRo[/YouTube]

2017ko azaroaren 23a
16:14
Entzun

Bideoko irudietan ikus daiteke balea urazalera nola agertzen den, eta bizkar gaineko hegala ere ikus dakioke.

AZTIko ikerlariek zehaztu dute zere txiki bat dela (balaenoptera acutorostrata), "bai tamainagatik eta bai pektoraleko aletan duen orban zuriagatik, espezie hau identifikatzeko ikur argia".

Zarauzko Hitza-k bideo bat zabaldu zuen atzo, balea bat Zarautz inguruan zela berri emanez, eta argazki galeria osatu du egunotan baleari atera dizkioten irudiekin.

Animalia bederatzi metro luze da, eta lau egun daramatza Zarautz inguruko uretan. Ambar itsasoko bizidunen babeserako eta ikerketarako elkartearen arabera, normaltasunez ari da elikatzen eta ez dirudi arazorik duenik. Elkartetik azaldu dutenez, zere txikiak ohikoak dira Bizkaiko Golkoan; batez ere, neguan.

Zere txikia sardako balea nanoaren ondoren gaur egun dauden balearik txikienetan bigarrena da, euskarazko Wikipediaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.