'Zazpikoloroa' herriz herri

Pirritx, Porrotx eta Marimotots antzezlan berria zabaltzen ari dira oraindik ere; gaur, Donostian izango dira.

Zazpikoloroa ikuskizuna, Tolosako Leidor aretoan. CONNY BEYREUTHER/ ARP.
2012ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Euskal pailazo ezagunenek sortutako azken lana Euskal Herriko txokoetatik zehar zabaltzen ari dira oraindik. Gabonetako oporraldiaz baliatuz, gaur, Donostiako Kursaalean izango dira, 16:00etan eta 19:00etan.

Mundua koloreztatzeko helburuarekin, hamaika endredo gainditu beharko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Zazpikoloroa jaiotzen denean lortuko dute mundua koloreztatzea; baina, horretarako, Belekoi erdi andere erdi belea den izaki maltzurrak lapurtutako arrautza berreskuratu beharko dute.

Igor Elortza bertsolariak eman zion funtsa istorioari, eta hiru pailazoak zukua atera eta atera ari dira. Antzezlanaz gain, izen bereko disko bat ere kaleratu dute; diskoan, 19 abesti eta beste horrenbeste ipuintxo grabatu dituzte. Lan horretan ere hainbat eta hainbat kolaborazio izan dituzte: bertsolariak, musikariak, antzezleak, kazetariak... Orotara, ehun lagunetik gora pasatu dira estudiotik.

Gaur Donostian duten ikuskizunaz gain, beste hainbat herritan ere egingo dituzte saioak aste honetan: bihar, Ondarroako kiroldegian izango dira 18:00etan; etzi, Lezoko kiroldegian, 12:00etan; larunbatean, Durangoko Landa gunean bi saio egingo dituzte, 16:00etan eta 18:30ean; igandean, Ordiziako kiroldegian beste bi saio egingo dituzte ordu berean.

'ZAZPIKOLOROA'

Non. Donostiako Kursaaleko kubo handian

Noiz. Gaur, 16:00etan eta 19:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.