Ze Premikin musika jaialdia egingo dute gaur Donostiako Egia auzoan, Gasteszena aretoan. Zazpi taldek eta bi disko jartzailek osatzen dute egitaraua. Le Bukowski Musika Klubak antolatzen du jaia, baina halako emanaldi handi baterako taberna batekoa baino leku zabalagoa behar denez, kale batzuk harago eramango dute. Halere, jaialdia baino ordubete lehenago, kontzertu berezia emango du Ameriketako Estatu Batuetako Bad Sports taldeak Bukowski tabernan.
Inoren Ero Ni, Atom Rhumba, Lisabo, Inoren Ero Ni, Willis Drummond, Lobo Electrico eta AEBetako NoBunny taldeak entzun ahalko dira kontzertuan.
Lobo Electrico taldearen azken emanaldia izango da gaurkoa. Tolosan (Gipuzkoa) sortu zuten taldea, 1999an, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Ruido de Rabia taldean ibilitako hainbat musikarik. Azken lana 2010. urtean plazaratu zuten: Artefactos mágicos.
Bere ikuskizuna plazaratzeko, NoBunny taldea erabiltzen du Justin Champlin musikariak. Untxi maskarak jantzita agertzen da, eta haragiaz zein zaborrez eginiko arropak erabiltzen ditu. Musika aldetik, power popa eta garage punka nahasten ditu. Kontzertuaren ondoren, jaiak aurrera jarraituko du, Makala eta Budin disko jartzaileekin.
ZE PREMIKIN JAIALDIA
Noiz. Gaur, 21:00etan, Gazteszenan (Egia, Donostia). Aurretik, 20:00etan, Bad Sports taldearen kontzertu berezia,Le Bukowski tabernan.
Ze Premikin jaiaren bigarrena
Inoren Ero Ni, Willis Drummond, Lobo Electrico, NoBunny, Atom Rhumba eta Lisabo, Donostian

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu