Zelanda Berria munduko mapetatik kanpo uzteko "konspirazioa"

Munduko mapa ugarik ez dute Zelanda Berria jasotzen, eta gaiarekin kezkatuta, #GetNZontheMap [jarri Zelanda Berria mapan] kanpaina abiatu dute, umorez.

2018ko maiatzaren 18a
21:29
Entzun

Zein izan daiteke Zelanda Berria munduko mapetatik kanpo uzteko arrazoia? Australiak turistak ostu nahi ote dizkie? Ala Inglaterrak All Blacks taldea kendu nahi du gainetik? Akaso frantziarren trikimailua izango da, Zelanda Berriko ardoaren kalitatea gainditu ezinik dabiltzalako...

Mundu mailako konspirazio horri aurre egiteko gertu daude kanpainaren bultzatzaileak, eta sare sozialetan arrakastaz hedatzen ari den bideoa egin dute, munduko mapak ekoizterakoan Zelanda Berriko irlak aintzat har ditzaten.

Hainbatetan nabaritu dute hutsunea. Ikearenean, New Yorkeko Central Parkekoan, Iberia hegazkin konpainiaren aldizkarian edota Starbacksenean. Erresuma Batuko azalera baino handiagoa izanagatik edo Greziaren tamaina bikoiztu arren, Zelanda Berria ez da ageri.

[youtube]https://youtu.be/T2_yF0TxqOw[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.