EZARIAN. ZIENTZIA
Zelulen heriotza programatuko komunikazio mekanismo bat aurkitu dute
EHUko Biofisika Unitateak parte hartu du ikerketan, beste lau herrialdetako zentroekin batera
Suizidio zelularra ere deitu izan zaio apoptosiari. Geneetan ezarritako aginduari men eginez, zelula gaixo, zahar edo desegokiak gorputzetik ezabatzen dira, egunean 100 milioitik gora. Baina prozesu horrek gaitz larriak eragin ditzake. Suizidio hori nola gertatzen den ikertzen ari dira gaur egun. Hiru osagaik (BAX eta DRP-1 proteinak eta kardiolipina lipidoak) mitokondrioko mintza zulatzeko modu koordinatuan lan egiten dutela ikusi dute. Eta bi proteinak mintzaren lipidoen bitartez nola komunikatzen diren ere atzeman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu