SANFERMINAK

Zezenketarik gabeko sanferminak ospatu dituzte Iruñean

Urtero bezala, Anima Naturalis eta Peta taldeko kideak bildu dira Iruñean. Bi taldeek ospatu egin dute aurtengo sanferminetan zezenketarik ez dela egongo.

Peta eta Animas Naturalisen protesta zezenketen kontra, iaz, Udaletxe plazan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko uztailaren 7a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Anima Naturalis eta Peta elkarteetako kideak bildu dira Iruñean gaur, sanferminetako entzierro eta zezenketen kontra protestatzeko. Hala ere, gaurko protesta koloretsua izan da, aurtengo festetan zezenketarik ez dela egongo ospatu baitute. Zezen plazaren ondoan elkartu dira eta, «animalientzako tratu txarrik gabeko normalitate berri bat» nahi dutela aldarrikatzeaz gain, hurrengo urteetan ere horrelako festak nahi dituztela adierazi dute.

Zuri-gorriz joan dira jantzita, eta «zezenketarik ez» edota «hilketa gehiagorik ez» bezalako mezuak zituzten kartelak erakutsi dituzte. «Tauromakia abolitu» oihukatzen zuten bitartean, zezenei plazan sartzen dizkieten banderillen antzekoak altxa eta ingurua koloreztatu dute.

Garai honetan, urtero egiten dute ekintzaren bat bi taldeek, animalien aurkako «ankerkeria» salatzeko. Iaz, esaterako, Euskal Herriko zein kanpoko ehunka aktibista bildu ziren Udaletxe plazan zezenketen abolizioa eskatzeko.

Peta eta Anima Naturalis taldeko kideak performancea egiten, iaz, Iruñeko Udaletxe plazan. Idoia Zabaleta / Foku

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.