ZIBERGELA. Trikimailua Nire mezua irakurri ote dute?

2008ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Posta elektronikoa kudeatzeko programak, hala nola Microsoft Outlook edo Thunderbird, erabiltzen ditugunean, erraza da mezu elektroniko baten hartzaileak mezua jaso duen edo ez jakitea. Horretarako, nahikoa izaten da «Hartu agiria» aukera aktibatzea mezua idaztean, eta automatikoki iritsiko zaigu hartzailearen hartu-agiria gure mezua zabaltzen duenean. Aukera hori ez da erabilgarri egoten, ordea, webmail zerbitzuak erabiltzean. Gmail, Hotmail eta horien tankerako zerbitzuetako erabiltzaileek ezin dituzte hartu-agiriak eskatu beren mezuentzat. Hori konpontzeko, SpyPig webguneak hartu-agiriak jasotzeko zerbitzua eskaintzen du. Hau da helbidea: http://www.spypig.com/
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.