ZIENTZIA. Zazpi klima aldaketa izan dira Kantauriko isurialdean 41.000 urtean

Kantabriako El Miron leizeko fosilak erabili dituzte Pleistozenotik gaur arteko baldintza klimatikoak ikertzeko

Irune Lasa.
2009ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Kantauri itsasertzean zazpi klima aldi desberdin izan dira azken 41.000 urteetan. Hori ondorioztatu du Zaragozako Unibertsitateko zientzialari talde batek, Kantabriako El Miron kobazuloan jasotako karraskarien fosilak erabiliz. 1996. urtean hasi ziren fosil horiek biltzen, eta guztira 100.000 aztarna aztertu dituzte. Horietatik 4.000 zehazki sailkatzea lortu dute, maila estratigrafikoetan haien kopurua eta espezieak zehaztuz.

Ikerketaren arabera, El Miron leizean, eta Kantauri itsasertzean lau hotzaldi ezegonkor egon dira Pleistozenotik gaurdaino, eta haien artean tartekatu dira klima egonkorreko bi aldi eta beste aldi bat klima epelagoarekin. Zaila izan zaie zazpigarren aldia zehaztea, Brontze Aroarekin, edo nekazaritzaren hasierarekin lotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.