Zientziaren astean jarduera ugari, gaurtik igandera

Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean erakusketak, hitzaldiak, tailerrak eta txangoak antolatu dituzte

Maite Alustiza.
Donostia
2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun
Zientziak ateak zabalduko dizkio gaur Euskal Herriko hainbat txokori: Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñea zientziaren astean murgilduko dira gaurtik asteburura bitarte.

Gasteizko zientzia asteak kokaleku berri bat izango du aurten: Lucio Lascaray Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuen Zentroa, Arabako Campusean.Gaurtik larunbatera bitarte egongo da zabalik azoka, eta 10:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango dira bertako postuak. DNA, psikolinguistika, historiaurrea, kartografia eta elikadura izango dituzte hizpide hitzaldi eta tailerretan. Bi txango ere egingo dituzte: bata Guardiara, ostiralean; eta bestea Arabako paisaia ezberdinak ikustera, larunbatean.

Bilbon Alhondigak emango dio ongietorria zientziaren asteari. Matematika, astronomia, geologia, fisika eta genetikalanduko dituzte. 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik postuak, eta horietaz gain, hitzaldiak eta tailerrak ere antolatu dituzte igandera bitarte. Arkeologia museoa bisitatu ahal izango da, baita itsasontziak itsasadarretik ezagutu eta Pagasarrira igo ere.

Donostiak ere lekuz aldatuko du aurten zientziaren asteko tokia. EHUko Ikasgelategianizango da -Ignacio Maria Barriola eraikinean-, eta gaurtik larunbatera bitarte landuko dituzten gaien artean daude energia berriztagarriak, esperimentu kimikoak, robotak, kimika eta matematika. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; erakusmahaiak, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dituzte. Bi irteeretan parte hartzeko aukera ere egongo da: Donostiako arkitektura aztertuko dute ostiralean eta larunbatean, 11:00etan. Gainera, Donostiako Antigua auzo inguruko fatxada eta espaloietako bitxikeria geologikoak ezagutzeko aukera dago ostegunean,16:00etan; eta ostiralean eta larunbatean, 11:00etan.

Zientziaren astea bi astez geratzeko dator Iruñera, azaroaren 20ra arte hainbat erakusketa, tailer, hitzaldi eta bisitetan parte hartu ahal izango da hiriko hainbat tokitan. Biodibertsitatea, ingurumena eta agrobioteknologia izango dituzte hizpide, beste zenbaiten artean.Bisitatuko dituzten lekuen artean daude Iruñeko planetarioa eta Wolkswagen fabrika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.