Zinema, gazteen gogoeta sustatzeko tresna

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateko ikasleen arteko eztabaida sustatuko du zinemaren bitartez

Erredakzioa
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Gaur-gaurko politika, gizarte eta ekonomiako gaien eztabaida sustatu, zinema lan tresna gisa erabiliz. Horixe, Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailaren proposamena. Helburua lortze aldera, Zinelkar zinema jardunaldiak jarriko ditu martxan Gazteria sailak.

Proposamenaren aurkezpenean, Antonio Rivera kultura sailburuordea eta Nacho Rodriguez Gazteria saileko zuzendaria egon dira. Haien arabera, zinema jardunaldien xedea da euskal gazteriaren etorkizunari eragiten dioten gai sentiberei buruzko hausnarketa eragitea.

Horretarako, zineforum deituriko formula erabiliko dute: film bat eman, eta haren gaiari buruzko eztabaida sustatu ikus-entzuleen artean. Eztabaidak gidatzeko, moderatzaileak egongo dira aretoetan.

Zinelkarren lehenengo aldi honetan, hiru film emango dituzte. Horietako bat Inside Job AEBetako Charles Ferguson zinemagilearen dokumentala izango da. Nazioarteko hainbat sari irabazi ditu Fergusonen dokumentalak. 2008an hasi, eta mundu osoari eragin zion krisi ekonomikoaren jatorria eta arrazoiak arakatzen ditu dokumentalak, era guztiz kritikoan.

Max Lemckeren Cinco metros cuadrados dokumentala ere ikusi ahal izango dute ikasleek. Gazteek etxebizitza duinak eskuratzeko arazoa jorratzen du dokumentalak.

Amaitzeko, Nikola Lezaic zinemagilearen Tilva Ros filma izango da ikusgai. Serbian ekoitzitako filma Jugoslavia ohia zatitu zuen gerra zibila du ardatz, etagazteen arteko adiskidetasunharremanen garrantzia aztertzen du.

Nacho Rodriguez Gazteria saileko zuzendariak azaldu duenez, «filmen gaiak unibertsitateko ikasleen artean eztabaida irekia sortzeko adina interesgarriak dira».

Martxoaren 5, 8 eta 13an emango dira filmak, Donostiako campusean; hilaren 6, 8 eta 15an, berriz, Gasteizkoan; eta hilaren 12, 13 eta 15an Leioakoan (Bizkaia). Ikasleek doan ikusi ahal izango dituzten filmok.

Eztabaidak Amalia Sanchez Sampedro eta Lucia Odriozola kazetariek, Angel Resa komunikatzaileak, Asier Gallastegi aholkulariak eta Max Lemcke Cinco metros cuadrados dokumentalaren egileak gidatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.