Dantza
Zirkuluaren inguruan elkarrekin dantzan
Dantzan emanen dute eguna gaur Hondarribian, Mutxiko Eguna antolatu baitute Irungo Lagun Artea elkarteak eta Hondarribiko Zumardikoak. Goizez eta arratsaldez izanen da dantzatzeko aukera: 12:00etan, Jaiki Hadi taldearekin ariko dira mutxikoak dantzatzen, eta, 17:00etan, Iruñeko Ortzadar taldeak gidatuko du saioa. Goizean kalejira eginen dute herrian barna, trikitilari, erraldoi eta txalapartariekin. Laurehun lagunentzako herri bazkaria ere antolatu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu