Osasuna. Adimen emozionala

Zoriontsu, nola?

2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Zoriontasuna edo barne-ongizatearen inguruan ikertzen dihardutenen ustez, kanpoko gertaera pozgarriak edo plazerak bilatzea baino harago doa. Noski, izango ez da ba zorionekoa seme-alaba jaio-berria etxera iristen ilusioz ikusi duen aita-ama? Lagunarteko afari eder bat, jaki-edari goxo eta apartak tarteko, ospatu ondoren gelditzen asebetetasuna? Edo sexu-goxotasunezko saio kitzikagarriaren ondorena? Noski baietz.

Eta zorigaiztoko sentituko du bere burua, garai latz hauetan lanpostua galdu eta nola aurrera atera begira bizi denak. Hauei, egoera edozein dela ere, beharrean den orori, hona gure enpatia eta benetako itxaropena.

Hasierakoarekin zera azpimarratu nahi dut: aipatutako egoera horiek ongizate maila bat ematen duten arren —horien gabeziak barne-hutsunea ematen duen bezala—, azken batean, iraupen laburreko zoriona dela. Beharrezkoa, bai noski, baina, zorion ezegonkorra ere bai. Gertaera pozgarrien ondoreneko emozioek indar handiagoa dute, sentsaziozko gozamenaren ondorenak baino. Lagunarteko afari atsegin horrek, jan-edanaz gain, bereziki, hurbilekoak eta maiteak ditugun horiekin konpartitukoaren gozamena du tarteko; sakonagoa noski.

Non dago orduan zorion egonkorraren ardatza? Lehenik eta behin: hurbil eta eskura ditugun gauza txiki, xume horiez gozatzean; baina noski, lehenik, jabetu behar. Ekin hausnarketa goxo horri beraz!
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.