Diviparen Derioko lantokia itxi nahi dutela salatu du ELAk

56 lanpostu kolokan geratuko dira Fedrigoni taldeak jarduera «deslokalizatu» nahi duelako. ELAk iragarri du mobilizazioak egingo dituztela.

Derioko DIvipa enpresako lantokia. ELA
Derioko DIvipa enpresako lantokia. ELA
Mikel Garcia Martikorena.
2026ko irailaren 8a
17:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

Divipa enpresak Derion (Bizkaia) duen lantokia itxi nahi dute. Hala salatu du ELA sindikatuak, eta enpresaren jabea den Fedrigoni talde multinazionalak jarduera «deslokalizatu» nahi duela jakinarazi du. Horiek horrela, kolokan daude 56 lagunen lanpostuak. Material autoitsaskorrak egiten ditu Divipak.

Nazioarteko inbertitzailearen erabakiaren berri eman du sindikatuak ohar bidez; eta horren bidez gaitzetsi egin du erabakia: «ELAk uste du legez kanpoko erabakia dela eta salatzen du Bizkaiko industria sarearen parte den lantegi bat galtzea ekarriko lukeela». Hori dela eta, iragarri dute mobilizazioak egingo dituztela erabakiaren aurka egiteko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA