Bilboko Aste Nagusiko seigarren egunean gizon bat atxilotu dute indarkeria matxistagatik

Hamazazpi lagun atxilotu dituzte denera.

Bilboko mugimendu feministak Aste Nagusiaren aurretik egindako elkarretaratze bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
Bilboko mugimendu feministak Aste Nagusiaren aurretik egindako elkarretaratze bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko abuztuaren 28a
10:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bilboko Aste Nagusiko seigarren egunean hamazazpi lagun atxilotu ditu Poliziak. Bilboko Udalaren arabera, horietako bat indarkeria matxistagatik atxilotu dute; zehazki, jai eremuan sexu eraso bat egiteagatik. Festak hasi zirenetik 76 atxiloketaren berri eman du udalak, eta horietako zazpi indarkeria matxistarekin lotutako delituengatik izan dira. 

Bestalde, bart atxilo hartutakoen artean, 11 jai eremuan atzeman dituzte, eta gainerako seiak hiriko beste zenbait auzotan. Atxilotutako beste lagunei lapurreta edota agintaritzaren aurkako atentatua egozten dizkiete, besteak beste.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA