Gizon bat hil eta emakume bat larri zauritu da auto istripu batean, Zallan

Errepidea itxi egin dute zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta auto ilarak sortu dira.

Bi ertzain, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
Bi ertzain, artxiboko irudi batean. ERTZAINTZA
2026ko abuztuaren 17a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizean 51 urteko gizon bat hil eta 48 urteko emakume bat larri zauritu da Zallan (Bizkaia), BI-636 errepidean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute. Ezbeharra 10:00 aldera izan da; istripuaren ondorioz, autotik ezin irtenda gelditu dira biak, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.

Larri zauritutako emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute osasun zerbitzuek. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du errepidea itxi egin dutela zirkulazioaren bi noranzkoetan, eta auto ilarak sortu dira.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA