Hamalau pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko laugarren egunean, udalak jakinarazi duenez. Horietako bi sexu ukituak egotzita atxilotu dituzte. Festak hasi zirenetik, denera 44 atxiloketaren berri eman dute, eta horietatik lau dira indarkeria matxistako kasuekin lotutakoak.Â
Bilboko Udaltzaingoak jakinarazi du jai eremuan —txosnagunean eta kontzertu eremuetan— hamar pertsona atxilotu dituztela atzoko 07:00etatik gaurko ordu berera bitarte; beste laurak, berriz, hiriko beste leku batzuetan atzeman dituzte. Denera 64 salaketa jaso dituzte 24 ordu horietan, horietatik 50 lapurretengatik. Bestalde, bi udaltzain zauritu dira istilu baten harira.

