Murueta ontziolak izokinetarako ontzi bat itsasoratu du

Norvegiako Froy taldearentzako 'Froy Frohav' izokinetarako ontzia egin dute. Hibridoa da, eta 2027. urtearen bigarren erdian entregatuko dute.

'Froy Frohav' ontzia, gaur, Erandion. MURUETAK UTZITA
'Froy Frohav' ontzia, gaur, Erandion. MURUETAK UTZITA
Mikel Garcia Martikorena.
2026ko irailaren 24a
17:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Murueta ontziolak beste pauso bat eman du 2025ean Norvegiako Froy taldearekin adostutako akordioan: Froy Frohav izeneko izokinetarako ontzia itsasoratu du. Eraikitako ontzia hibridoa da, eta, Bizkaiko ontziolak azpimarratu duenez, «isuririk gabe» jarduteko egin dute.

Froy taldea bizirik dagoen arraina arrantzatu eta garraiatzeaz arduratzen da; eta bereziki izokinarekin egiten du lan. Hori kontuan hartuta, Muruetak egindako ontziak 4.500 metro kubikoko edukiera du, eta «arraina bizirik garraiatzeko segurtasun neurri guztiak» txertatu dituztela adierazi dute ontziolako arduradunek. Gainera, nabarmendu dute zibersegurtasuna bermatzeko sistema bat duela.

Muruetak Erandion (Bizkaia) duen ontziolan egin dute itsasoratzeko ekitaldia, gaur arratsaldean. Izokinetarako ontziak, hala ere, oraindik ez du iparraldeko uretara bidaiatuko: aurrez zenbait lan egin behar ditu ontziolak, eta, aurreikusten dutenaren arabera, datorren urtearen bigarren erdian entregatuko dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA