Familia bat etxegabetu dute Antsoainen, eta ospitalera eraman dute kideetako bat. Foruzaingoaren arabera, «prebentzioagatik» ospitaleratu dute gizona; bihotzeko eta biriketako patologiak ditu. Poliziak borraz jo ditu protestatzera joandakoak, eta herritar bat atxilotu egin du tarte batez. Kaleratu duten familian bi adingabe daude.
Hilaren 15ean hasiko da Euskaraldia, hizkuntza ohiturak euskarara lerratze aldera egiten den ariketa sozialik masiboena; aldi honetarako badira aldaketa batzuk, baina sortzetikoa bera du espiritua.