2026ko BIEMH Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak 29 herrialdetako 1.500 enpresa erakusketari inguru bilduko ditu BEC Bilbao Exhibition Centren, eta 3.000 produktu berritzaile aurkeztu.
Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek parte hartze nabarmena izango dute. Besteak beste, erreferentziazko enpresa hauek izango dira: AGINCO, ALTEYCO ALLIANCE, ASIMAIR COMPRESORES, AYMA, CAYE, COUTH, DANOBAT, DELTECO, DIMECO-ROLL-FORMING, EGASCA, EKICONTROL COIL PROCESSING LINES, ELESA + GANTER, EUCHNER S.L., EUREX SL, FMD CARBIDE, FAGOR AUTOMATION, GRUPO UNCETA, FRESMAK, TECNALIA, TEKNIKER, GEMINIS LATHES, GEINSA, GER MAQUINAS HERRAMIENTA, GURUTZPE, HARMONIC DRIVE SE, HERVEL, IBARMIA, IDEKO, INGETEAM, INTEGI S.A., INTERMAHER, INTZA LUBRICATION SYSTEMS, IRIBARRI TELECONTROL, ITALMATIC, IZAR, KAYTEK, KOLBI, KORTA, LAGUN MACHINERY, LANTEK, LARRAIOZ GROUP, SIAWELD, GEKA, MAQUINARIA GRECO S.L., MHG S.L., METROLOGIA SARIKI S.A., ONA EDM, PIXEL SISTEMAS S.L., PNEUMAX S.A., SAMYLABS, SEMANTIC SYSTEMS S.L., SERKIDE, SHUTON-IPIRANGA, SMW AUTOBLOK, SORALUCE, INNOVALIA METROLOGY, URKUNDE, UTILLAJES OLASA eta ZAYER.
Ekitaldiak BECeko sei pabiloiak hartuko ditu, eta industria arloko sektore nagusien ordezkaritza bildu: harroketako makineria, erremintak, osagarriak, soldadura, metrologia, osagaiak, deformazio makineria, txapa eta hodi mozketa, eta gainazalen tratamendurako lineak. Horrez gain, automatizazioari, robotikari eta digitalizazioari eskainitako gune espezifiko bat egongo da, arlo horiek funtsezkoak baitira produkzio eredu eraginkorragoak, malguagoak eta konektatuagoak lortzeko. Gainera, eta sektorearen erronkei eta aukerei heltzeko plataforma liderra eskaintzeko helburuarekin, azokak barne hartuko ditu edukien agenda zabal bat, Innovation Workshop-ak eta networking-eko jarduerak, tartean Innovation Awards by BIEMH sariak.

Martxan dauden makina handiak eta nazioartekotasuna
Produktua izango da ekitaldiaren ardatz nagusietako bat, martxan egongo diren makina handien erakusketa ikusgarriari esker (standetan bertan martxan egongo diren formatu handiko soluzioak barne). Hain zuzen ere, BIEMHren DNAren parte da berezitasun hori, eta industriarentzako erakusleiho paregabe bihurtzen du horrek. Balio bereizgarri hori are gehiago indartzeko asmoz, antolakuntzak berariazko laguntza programa bat bultzatu du, ekipo horien parte hartzea errazteko.
BIEMH biurtekoak parte hartze oso kualifikatua izango du, hala estatuan nola nazioartean erabakitzeko gaitasuna duten bisitariak elkartuko baititu. Gerenteak, jabekideak, zuzendariak eta sailetako arduradunak helburu jakin batzuk betetzeko joango dira: soluzioak identifikatzea, punta-puntako garapen teknologikoen berri izatea, eta sektore estrategikoetan —aeronautikan eta arlo aeroespazialean, automobilgintzan, ekipamendu ondasunetan, defentsan, elektronikan eta elektrizitatean, energian, trengintzan, ontzigintzan, oil&gas arloan, siderurgian eta azpikontratazio industrialean, adibidez— industriaren etorkizuna zehaztuko duten joerak aurreratzea.
Nazioartekotasuna izango da BIEMHen ardatz nagusietako bat, mundu osotik iritsitako 70 herrialde ingurutik etorritako bisitari profesionalen, enpresa erakusketari eta elkarteen parte-hartzearekin. Partaidetza honek, beste behin ere, ekitaldiaren dimentsio estrategikoa indartuko du, eta mundu mailako industria- eta teknologia-erreferente nagusietako bat bezala sendotzen jarraituko du. 33. edizioan, azokak industria aurreraturako topagune global gisa duen posizioa berretsi du, bai eta berrikuntza, ezagutza eta negozio-aukerak erakartzeko duen gaitasuna ere, nazioarteko industria-agertokian dituen irismena eta rola zabalduz. Merkatu hauek izango dira bertan, besteak beste: Alemania, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Txina, Hego Korea, Danimarka, Eslovenia, Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Mexiko, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Singapur, Suedia, Suitza, Taiwan eta Turkia.
Eskaintza-eskaria ardatzaren beste aldean, atzerriko bisitarien parte hartzeak protagonismo berezia hartuko du, aldi honetan sektore eta merkatu berrietara zabaldu den nazioarteko kanpainari esker. India izango da aurtengo herrialdeetan aipagarrienetako bat, baina hauek ere aipatu beharrekoak dira: Estatu Batuak, Mexiko, Alemania, Turkia, Portugal, Maroko, Erresuma Batua, Kanada, Suitza, Frantzia eta Italia. Haietako asko Hosted Buyers’ Programme delakoaren parte izango dira, eta horrek modua emango du enpresen eta erosle handien arteko bilerak errazago egiteko.Â
Estatu mailan, bisitari-erosleen presentziak ere garrantzi handia izango du. Hala, BIEMH azokaren antolatzaileek aurreikusi dute funtsezko hainbat esparru industrialetako sektoreetako profil espezializatuak bertaratuko direla, hala nola aeronautika eta arlo aeroespaziala, baita automozioa eta auto osagaien arloa ere, besteak beste.Â
BIEMH azoka AFM Machine Tool Manufacturers-ek, AIMHE Machine Tools Importers-ek eta Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundia eta SPRI - Eusko Jaurlaritza dira erakunde laguntzaileak.