Korrika

Arropa eta osagarriak, ikusgarritasuna emateko

'Euskara gara' leloa lau haizeetara zabalduko duten elastikoak, jertseak eta beste hamaika arropa eta osagarri atondu dituzte 24. Korrikarako. Online dendan edo hainbat hiritan irekitako dendetan eros daitezke.

Korrikako denda bat, Iruñean. AITOR KARASATORRE / FOKU
Korrikako denda bat, Iruñean. AITOR KARASATORRE / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2026ko otsailaren 7a
08:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badator 24. Korrika. Euskara gara lelopean zeharkatuko du Euskal Herria martxoaren 19tik 29ra, Atharratzen hasita Bilboraino. Horri denari ikusgarritasuna emateko, badira hilabete batzuk Korrikaren mezua daramaten arropak eta osagarriak salgai direna. Hiriburuetan eta eskualde buru batzuetan propio ireki dituzte dendak, bertara joan eta nahi izanez gero, probatu eta erosteko. Online ere badago erosketa egiterik.

Produktu horien bidez jasotzen duten diru guztia euskararen sustapenerako eta AEKren finantzaketan laguntzeko baliatuko da.

Arropa bakarrik ez, aurtengo petoa bera ere eskuratu ahal izango da dendetan, Korrikak dirauen artean petoa jantzita parte hartu nahi izanez gero.

Haur eta helduentzako eskaintza zabala dago. Kamiseta teknikoak daude, kirola egiteko erabili ohi direnak, eta baita kotoizkoak ere. Edizio guztietan atera ohi den kamisetaz gain —Korrikako kamiseta orokorra— aurtengo diseinatu dutena ere badago —Euskara gara leloa du—, hainbat kolore eta eredutan. Jertseak eta txaketak ere eskura daitezke. Halaber, Korrikako pina, biserak eta beste hainbat osagarri ere eros daitezke. Aurten lehen aldiz galtzerdiak ere badaude propio Korrikarako sortutakoak, eta sekulako arrakasta izan dute.

Korrikal laguntzaileek, gainera, %5eko beherapena izango dute online erosketetan.

DENDAK

 

Arropa eta osagarriak dendetan edo online eros daitezke. AEK-ko hainbat euskaltegietan ere badago aukera zenbait material eskuratzeko. Hona hemen aukeretako batzuk: 

  • Bilbo. Artekalen dago denda, 39. zenbakian. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara dago irekita, eta larunbatetan, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Martxoan ostegunetan ere irekiko dute.
  • Donostia. Esterlines kalean, 5. zenbakian. Otsailean, ostegun, ostiral eta larunbatetan irekiko dute. Martxoan, egunero, arratsaldez. Ostegun eta larunbatetan goiz eta arratsaldez irekiko dute.
  • Gasteiz. Aldabe kalean dago, 7. zenbakian. Otsailaren 19tik aurrera, ostegun, ostiral arratsaldez irekiko dute. Larunbat goizetan ere bai.
  • Iruñea: San Anton kalean, 24. zenbakian. Otsailean ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan zabaltzen dute. Martxoan ostegunetan ere bai.
  • Beasain: Kale Nagusian, 12. zenbakian. Ostegun eta ostiral arratsaldetan irekitzen dute, eta larunbat goizetan.
    Denden ordutegia: www.korrika.eus/dendak. Online denda: www.denda.korrika.eus

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.