Aditu Korrikaren deiadarra. Izan gaitezen dardara, izan gaitezen indarra. Piztu da Korrikaren garra! dio 24. Korrikarako atondu duten mezuak. Badator 24. Korrika, Euskara gara lelopean. Eskuz esku igaroko da lekukoa, pausoz pauso, indarra banatuz eta transmitituz, etenik gabe, 2.175 kilometrotan barrena, Atharratzerik Bilbora, martxoaren 19tik 29ra.
Denera 3.436 lekuko hartze egongo dituzte Euskal Herriaren luze-zabalean, inoizko parte hartze zabalena izatea baita helburua, eta oraindik euskarara gerturatu ez diren horiek ere euskarara ekartzea.
Korrikak komunitate baten parte sentitzearen harrotasuna handituko du, hamaika kontzientzia piztu, euskararen egoera larriaz ohartarazi, eta antolatzeko eta ekiteko bideak eman, baina ez bakarrik Korrikak irauten duen 11 egunetan, baizik eta baita aurretik eta ondoren ere.
Hainbat bide daude euskararen aldeko gar hori pizteko, indarra izateko, dardara sentitzeko eta ekiteko. Hemen horietako batzuk:
Nola parte hartu
Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika Batzordean parte hartuz.
Diruz lagunduz
Korrika Laguntzailea izanda edo 24. Korrikako materiala erosita.
Korrikalarien petoa edo bizkarrekoa erosita, aurretiaz, AEKren edozein euskaltegitan zein Korrika dendetan.
Korrikaren izenean, nahi den ekarpena eginda beheko kontu korronteetan.
Hego Euskal Herrian: ES70 3035 0072 02 0720037810.
Ipar Euskal Herrian: eurotan, FR76 1333 50004008 9291 5827 532; edo euskotan, 218371601
Bizum bidez ekarpena eginda —«Korrika» edo «AEK» bilatu beharko da—.
Kenkari fiskalak eskatu nahi badituzu, formulario bat bete daiteke. Webgunean dago eskuragai, eta ordainketa txartelarekin egin behar da.
Lekukoa eskuratzeko aukera ere badago, eta familiarekin, elkartekideekin, lagunekin… lekukoa eramanez ekarpena egitekoa.
Korrikaren berri emanez eta haren nondik norakoak hedatuz
Korrikaren webgunea bisitatuz (www.korrika.eus), Korrikaren aldeko sare sozialetan parte hartuz eta Korrikaren mezuak eta berriak zabalduz.
Korrika kulturaren barnean antolatzen diren ekitaldietan parte hartuz.
Korrikak irauten duen egunetan egitasmoan parte hartuz:
24. Korrikaren hasieran eta amaieran, edo norberaren herritik edo gertutik pasatzen denean, adibidez. Halaber, Atharratzerako eta Bilborako deia egin dute antolatzaileek. Martxoaren 19an abiatuko da Korrika, Atharratzetik, eta 29an amaitu, Bilbon.
Bizkarrekoa jantzita korrika eginez; euskaraz ikasi, hitz egin eta bizi nahi dugula erakusteko.
Enpresak eta saltegiek modu hauek ere badituzte parte hartzeko
24. Korrika iragartzeko euskarriak babestea.
Korrikalaria eskuratzea zein Korrika lagun izatea.
Lekuko hartzeak eskuratuz
Lekukoa eraman nahi dutenek Korrikaren bulegoetara jo dezakete. Hona harremanetarako bideak:
Araba:Â araba@korrika.eus
Bizkaia:Â bizkaia@korrika.eus
Gipuzkoa:Â gipuzkoa@korrika.eus
Ipar Euskal Herria:Â iparraldea@korrika.eus
Nafarroa: nafarroa@korrika.eus