Kirolaren eta osasunaren arloko profesionalen prestakuntza funtsezkoa da gaur egungo gizartearen beharrei eta joerei erantzun ahal izateko. Zergatik? Jarduera fisikoak eta kirolak asko zabaldu direlako kolektibo desberdinen artean eta, gainera, elikadura-ohitura osasungarrien inguruko kontzientzia ere handitu egin delako. Bai osasuntsu egotearen garrantzia sustatzeko eta baita gaixotasunak prebenitu ahal izateko ere.Â
Tolosako (Gipuzkoa) Gainberri Kirol Heziketako ikastetxeak gaur egun kirol zikloen ibilbide osoa eskaintzen du: natur inguruneko gidari lanetako eta aisialdiko teknikaria izateko erdi mailako zikloa (NG), gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioko goi mailako zikloa (GKIA) eta egokitzapen fisikoko goi mailako zikloa (EF). Horrez gain, ikasturte honetan, Dietetikako goi mailako zikloa ere eskaintzen da Gainberri ikastetxean.Â
Osasunean eta ongizatean oinarritutako ibilbidea
Gainberri Kirol Heziketako ikastetxean Dietetikako goi mailako zikloa berriak kirol nutrizioari lotutako ikuspegia du. Gurutz Aginagalde Gainberriko gerenteak honela azaldu du: «Nutrizioa eta dietetika funtsezko arloak dira etorkizuneko kirol teknikarien prestakuntzan. Dietetikako zikloa gure eskaintzan txertatzeak aukera ematen du gure ikasleek, kirol arloko erdi maila amaitzean, osasunean eta ongizatean zentratuago dagoen ibilbide bat aukeratzeko».

Heziketa duala, lan mundurako lehen urratsa
Erdi eta goi mailako ikasleek derrigorrezko praktikak egiten dituzte Lanbide Heziketako prestakuntzan. Praktika hauek, askotan, lan munduarekin duten lehen harremana izaten dira, eta benetako ingurune batean gaitasun profesional eta sozialak garatzeko aukera ematen diete.
Jarduera fisiko eta kirol arloko ikasleek praktiketako egonaldiak egiten dituzte gimnasioetan, kirol klubetan, ikastetxeetan, egoitzetan, abentura parkeetan, zaldi eskola edo hipiketan, eta abarretan. Eta eskuratzen dituzten gaitasunak, aretoko teknikari, entrenatzaile, sorosle, natur ingurunean gidari, monitore edo dinamizatzaile gisa lan egitekoak dira, besteak beste.
Nutrizio eta dietetikaren arloan, berriz, nutrizionista, osasun hezitzaile, nutrizio-aholkulari eta antzeko lanpostuetarako praktikak egiten dira osasun zentroetan, dietetika kontsultetan, ospitaleetan edota elikadura zerbitzuen enpresetan, besteak beste.
Gainberri Kirol Heziketako ikastetxean, garrantzi handia ematen diote praktikak egiteko zentroen bilaketa eta aukeraketari. Enpresetara joan aurretik, ikaslea eta tutorea elkarlanean aritzen dira, zentro egokiena aukeratzeko. Aukeraketa egiterakoan, kontuan hartzen da, besteak beste, ikasleak etorkizunean bertan lan egiteko aukera izatea.
Zatoz gu ezagutzera
Gainberri ikastetxea eta haren hezkuntza proiektua ezagutzeko interesa izanez gero, informazioa jasotzeko bilera pertsonalizatua hitzartu daiteke zuzendaritzarekin (ordutegia adosteko aukera dago).
Izen ematea
Gainberri ikastetxeko heziketa zikloak Eusko Jaurlaritzak itundutakoak dira. Beraz, onarpen irizpideak eta epeak Hezkuntza Sailak ezarritakoak dira.
Gainberri Kirol Heziketako ikastetxea Tolosako Garmendiola Aldapa kaleko 2. zenbakian dago. Argibide guztiak atsegin handiz ematen dituzte 943-67 39 48 telefono zenbakira deituz gero, edo mezu bat bidaliz secretaria@gainberri.com helbide elektronikora.