Gainberri Kirol Heziketa

Dietetikako prestakuntza ziklo berria Gainberri ikastetxean

Dietetikari buruzko goi mailako ziklo berriak osatu egiten du kirol eta osasun arloetako Lanbide Heziketaren eskaintza Tolosako Gainberri Kirol Heziketako ikastetxean.

Gainberri kirol heziketako ikastetxea
Dietetikari buruzko goi mailako zikloa eskainiko du Gainberri Kirol Heziketako ikastetxeak 2025-2026ko ikasturtean. GAINBERRI
2025eko maiatzaren 5a
15:05
Entzun 00:00:0000:00:00

Datorren 2025-2026ko ikasturtetik aurrera, Tolosako (Gipuzkoa) Gainberri Kirol Heziketako ikastetxeak dietetikari buruzko prestakuntza ziklo berri bat txertatuko du Lanbide Heziketako eskaintzan, itundutako modalitatean.

Horrela, Dietetika zikloari esker, ikasleek, besteak beste, dietetika planifikatzeko, elikagaien kalitatea kontrolatzeko, nutrizio hezkuntzarako eta osasuna sustatzeko gaitasunak eskuratuko dituzte.

Osasunaren lanbide arloko goi mailako heziketa zikloa izango da. Gainera, Gainberri kirol prestakuntza ematen duen zentroa izanik, Dietetika ziklo berri honek kirol nutrizioari lotutako ikuspegia ere izango du.

Bi ikasturtetan antolatuko da, eta goizez emango da Tolosako zentroan. Horretarako, Gainberrik ikasgela zabal eta argitsuak ditu, eta ekipamendu espezializatuak, hala nola laborategi berri bat.

Dietetika ziklo berriarekin, kiroletan espezializatutako Tolosako zentroak osasunaren eta errendimendu fisikoaren sektorearen egungo premiekin bat datorren ikastaro batekin osatuko du bere eskaintza.

«Nutrizioa eta dietetika funtsezko arloak dira etorkizuneko kirol teknikarien prestakuntzan», Gurutz Aginagalde Gainberri Kirol Heziketako ikastetxeko gerenteak azaldu duenez. «Dietetika zikloa gure eskaintzan sartzeak aukera ematen du gure ikasleek, erdi mailako zikloa amaitzen dutenean, osasunean eta ongizatean oinarrituta egongo den ibilbide bat egin dezaten».

Lanbide Heziketa dualeko praktikak

Dietetika zikloan, irakastaldiaz gain, ikasleek Lanbide Heziketa dualeko praktikak egin ahal izango dituzte, lan munduarekin lehen harremana izateko, esperientzia irabazteko eta benetako testuinguru batean gaitasunak garatzeko.

Dietetika zikloa egiteko baldintzak

Dietetika goi mailako heziketa zikloa itundutako zikloa denez, onarpen irizpideak eta epeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritakoak izango dira.

Dietetika zikloa egin ahal izateko baldintzak honako hauek dira: erdi mailako ikasketak eginak izatea, edo batxilergoko titulua edo 3. mailako ziurtagiri profesionala edukitzea.

Zatoz ezagutzera

Dietetika goi mailako heziketa zikloa egiteko interesa dutenek ordua eskatu dezakete Gainberri ikastetxeko zuzendaritzarekin bilera pertsonalizatu bat egiteko. Bilera horretan, zalantzak argitzeko galderak egin ahal izango dituzte.

Gainberri Kirol Heziketako ikastetxea Tolosako Garmendiola Aldapa kalean dago. Argibide guztiak atsegin handiz ematen dituzte 943-67 39 48 telefono zenbakira deituz gero, edo mezu bat bidaliz secretaria@gainberri.com helbide elektronikora.

Gainberri kirol heziketako ikastetxea
Ikasle bat, eskaladako ariketak egiten. GAINBERRI

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.