Uda amaitzear da, eta pilak beteta, Elduaien Hizkuntza Eskolak ongietorria eman die aspaldiko ezagunei eta ikasle berriei 2025-2026ko ikasturtean. Ikasturte honetan, berrikuntza nagusia hezkuntzako oposizioetara aurkezteko prestakuntza izango da. Horrela, hezkuntzako oposizioetara aurkeztu nahi izanez gero, horretarako kalitatezko prestakuntza eskura dago Elduaien akademian. Ikastaro horiei buruzko informazio guztia jakin daiteke [email protected] helbide elektronikora mezu bat bidalita.
Bestalde, Elduaien akademia ikasturte hasieran murgilduta dago jadanik. 2025-2026ko ikasturtea irailaren 1ean hasi da ikasle guztientzat, eta, horrez gain, Cambridgeko azterketen azken deialdiei ere amaiera emango zaie hilabete honetan. Horrela, B2 First, C1 Advanced edo C2 Proficiency tituluak eskuratu ahal izateko azterketen deialdien berri irailean jakinaraziko da.
Deialdi horietan izena emateko oraindik denbora badago, Elduaien akademiaren webgunearen bidez: https://www.elduaien.com/es/fechas-e-informacion-examenes-cambridge.
Ikasle bakoitzari arreta berezia
Elduaien akademiak hizkuntzak irakasterakoan duen arrakastaren zati bat da ikasleen taldeak txikiak izaten direla. Horrela, ikasle bakoitzari arreta berezia eskaintzen zaio eta, ondorioz, hobeto ikasteko aukera izaten du. Hori gutxi balitz bezala, eskola pribatuak edo erdi-pribatuak jasotzea aukera dezake ikasleak, eta Elduaien akademia pertsona horrek une jakin batean behar duenera egokitzen da.
2025-2026ko ikasturtean hizkuntzak ikasteko eskaintza ez da aldatuko aurreko urteetakoaren aldean. Ingelesa da gaur egungo hizkuntza nagusia, baina beste hizkuntza batzuk tresna garrantzitsu bihurtzen ari dira orainaldirako eta etorkizunerako, eta, ondorioz, garrantzi handiagoa hartzen ari dira denborarekin. Besteak beste, frantsesa, alemana, italiera edo euskara. Aipatu hizkuntza horiek eta beste batzuk ikasteko eta ziurtagiri ofizialak eskuratzeko ikastaroak egin daitezke Elduaien akademian. Aipagarria da familia ugarientzako deskontuak daudela.
Bezeroentzako eskaintzak
Elduaien akademiaren beste ezaugarri garrantzitsu bat bezeroentzat dituen eskaintzak dira. «Ez gara ikastera etortzen den hizkuntza akademia soil bat. Arestian aipatutako zerbitzu berriez gain, beste zerbitzu batzuk ere erabil ditzakezue, hala nola itzulpenak, interpretazioak edo eskolako irakasgaiak indartzea. Halaber, atzerrian egonaldiak egiteko aholkularitza ere eskaintzen dugu», Elduaien Hizkuntza Eskolako arduradunen hitzetan.
Izan ere, Elduaien Hizkuntza Eskola arrakastarako eskailera da. Munduratzeko bide bat, etorkizuneko pertsonak prestatzeko, eta hizkuntzak dira horretarako tresna. Aurten, 55 urte egin ditu hizkuntzak irakasten. Kalitatezko prestakuntza eskaintzeaz gain, urteotako eskarmentua berme bat da hizkuntzak ikasi nahi dituzten ikasleentzat. Horrela, arlo horretan, Elduaien akademia erreferentzia garrantzitsu bat da gaur egun.
Gipuzkoan hainbat egoitza ditu, herri hauetan: Tolosan, Donostian, Villabonan, Lasarten, Irunen, Beasainen eta Andoainen.