Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea

Empleo Egunak

Mugaz gaindikoa izatea erraza da! Zatoz mugaz gaindiko lan arloko eskubide eta betebeharrei buruz informatzera, azaroaren 17an eta 18an Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeko egoitzan, Hendaian.

Mugaz gaindiko hirugarren informazio jardunaldiak
Mugaz gaindiko hirugarren informazio jardunaldiak azaroaren 17an eta 18an iraganen dira Hendaian. MARIE HEGUY-URAIN
2025eko azaroaren 4a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pirinio Atlantikoetan bizi zara eta Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan egiten duzu lan? Edo alderantziz? Mugaz gaindiko langileak kontratatzen dituzu? Edo ondoko herrialdean bizitzea edo lan egitea pentsatzen ari zara?

Jardunaldi hauek zuretzat dira!

2025eko azaroaren 17an eta 18an, mugaz gaindiko hirugarren informazio jardunaldiak iraganen dira Hendaian (Lapurdi). Gertakari hau funtsezkoa da ondoko herrialdean lan egiten duen edo lan egiteko asmoa duen edonorentzat. Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak antolatzen du, LANEAN POCTEFA europar proiektuaren baitan, mugaren bi aldeetako administrazio publikoekin lankidetzan, eta mugaz gaindiko langileen eta enpresen eskubide eta betebeharrei buruzko informazio erabakigarria ematea du helburu.

Hitzordua orain hartu, banakako elkarrizketetan administrazio eskudunei zuzenean galderak egiteko eta funtsezko gaiei buruzko informazioa lortzeko: osasun-asegurua, fiskalitatea, erretiroa, langabezia, enplegu-bilaketa, lan-zuzenbidea, langileen lekualdaketa, gizarte-kotizazioak eta kontratazio-adierazpenak.

Lekua ziurtatzeko eta dudak argitzeko bertan izango diren administrazioekin, beharrezkoa da hitzordua aldez aurretik hartzea empleo-info.eu webgunean.

LANEAN proiektua Europar Batasunak batera finantzatu du —%65— AFOMEF POCTEFA deialdiaren Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorrako mugaz gaindiko eremuan integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.