Eroski

EROSKIk beste bultzada bat eman dio familien aurrezpenari

Marka propioko 700 produktutan jaitsi du prezioa. 2023tik 171,6 milioi euroren adinako diru inbertsioa egin du EROSKIk prezioak jaitsi ahal izateko.

Eroski
EROSKIren marka propioko 700 produktutan prezioa jaitsiko dela iragartzen duen afixa, EROSKIren saltoki batean. MITXI
2025eko martxoaren 18a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

EROSKIk beste bultzada bat eman dio familien aurrezpenari 2025ean. Guztira, 71,6 milioi euro erabili ditu prezioak jaisteko ekinaldi bat baino gehiagoren bitartez. Konpromiso horren harira, otsailaren 27an abian jarri duen egitasmo berri baten bidez, marka propioko 700 produktutan jaitsi du prezioa.

Horrek eragin zuzena izango du erosketa tiketaren batezbestekoan. Hala, EROSKIk etxeetako ekonomiaren alde egin du, kalitateari eragin gabe, hau da, kalitatea apaldu gabe. Erosketa saskian oinarrizkoak diren kategorietako erreferentzietan egin ditu deskontuak, hala nola arrain kontserbetan eta barazkietan, olioan, jogurtetan, edarietan, drogeriako produktuetan eta zainketa pertsonalekoetan.

Familien aurrezpenaren alde etengabe apustu eginez

2023tik, EROSKIk prezioak jaisteko zenbait ekinaldi egin ditu, eta, guztira, marka propioko 1.600 produktutan egin du. Ekinaldi eta kanpaina horietan jarritako dirua aurten iragarria duenarekin batuz gero, EROSKIk, epe horretan, 171,6 milioi eurorainoko inbertsioa egina izango du aurrezkien alde.

«Gure konpromisoa beti da kalitatezko alternatiba bat eskaintzea prezio doituetan. Prezioak jaisteko ekinaldiekin, oinarrizko produktuak prezio lehiakorragoetan eskaintzea izaten dugu helburu, eta familiek gaur egun dituzten beharretara egokitzea. Horretarako, gure marka propioaren lehiakortasuna indartu dugu, prezio jaitsiera berriekin, eta familientzako kontsumo eredu arduratsu eta eskuragarri baten alde apustu egin dugu», azaldu du EROSKIko zuzendari komertzialak, Beatriz Santosek.

Marka propioa gero eta gehiago erosketa saskian

Urteotan, EROSKIren marka propioko produktuek kontsumitzaile gehiago erakartzea lortu dute. EROSKIren saltokietan, marka propioaren salmenta bolumena %14,8raino igo da 2021etik 2024ra, eta, hala, sendotu egin da haren pisua erosketa sakian. Era berean, EROSKIn gutxi gorabehera %3,4 igo da iaz erosketa maiztasuna; horrek fidelizazio handiagoa adierazten du, eta kontsumitzaileek marka propioa gogokoagoa izan dutela. Horretaz gainera, 2024an, EROSKI ohartu zen kontsumoa nabarmen aldatu zela bere marketara, salmentak %37ra iritsi baitziren elikagaietan eta produktu freskoetan; horrek ere erakusten du bezeroen erosketa saskian nolako garrantzia hartu duten EROSKIren marka propioko produktuek.

Era berean, konpainiak marka propioaren sorta indartu du, eta 5.000 erreferentzia baino gehiago ditu orain. Nabarmentzekoak dira produktu ekologikoetan, kosmetikan eta elikadura osasungarrien kategorietan sorturiko erreferentzia berriak. Azken hiru urteotan, EROSKIren marka propioko salmenten bolumenean hazkuntzarik handiena izan duten elikagai kategoriak —eurotan— arrain kontserbak, olioa eta izozkiak izan dira. Halaber, ageriko igoera izan dute beste kategoria batzuek, hala nola esneak, jogurtek, arrautzek eta fruitu lehorrek.

Gaur egun, etxeetan kalitatezko alternatibak bilatzen dituzte prezio onetan, batez ere bizitza garestitu den garai honetan. Marka propioko produktuen prezio jaitsiera ahalbidetu duen ekimen berriarekin, EROSKIk eskariari erantzuten dio, eta prezio lehiakorrak ziurtatzen ditu kalitate estandarrik apaldu gabe. «Kontua ez dira bakarrik prezio apalak; izan ere, familiek produktuak prezio-kalitate ezin hobean eskura izango dituztela bermatzea ere bada. Gure bezeroek gure markan konfiantza izaten jarraitzea nahi dugu, haien egunerokoan marka propioa aukera sendo eta fidagarri gisa ikustea. Alde horretatik, gure markako produktuen kontrol zorrotza egiten dugu: analisi organoleptikoak, laborategiko probak eta kontsumitzaile dastak. Horrekin batera, gure sortaren garapenean, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren alde apustu egiten jarraitzen dugu», Santosen hitzetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA