Eroski

Eskaintza bereziak EROSKIren saltokietan

Irailean, eskolan hastean familiei laguntzeko, EROSKIk 26 milioi euro erabiliko ditu sustapen, deskontu eta eskaintza bereziak egiteko.

Eroski
Eskolako materiala eskuratzeko eskaintza bereziak, EROSKIren saltoki batean. OSCAR MINYO
2025eko irailaren 16a
05:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Uda amaitu eta eskolan hastean izaten dute familiek gastu erpinik handienetako bat. Eginahal hori arintzeko, EROSKIk irailean 26 milioi euro erabili ohi ditu sustapen, deskontu eta eskaintza bereziak egiteko; aste hauetako salmenten %19 izaten da hori. Funtsezkoak diren kategorietan (hala nola teknologia eta eskolako materiala), sustapenen arloko salmentak %60 baino gehiago izan ohi dira; garbiketako produktuetan, berriz, %40 pasa ere izaten da.

Honelakoak izan ohi dira familientzako aurrezpen kanpainak: 2x1, 3x2, bigarren unitatearen salneurria %50 eta %70 merkeago, kupoi pertsonalizatuak eta zozketak. Nabarmentzekoa da erosleen %24,4 kupoizale amorratuak direla; dirua aurrezteko joera nabaria izaten dute, eta kopuru hori %7,3 handitu da 2024ko batezbestekoarekin alderatuta. Gainera, EROSKI Clubi eta Oro txartelari esker, abantaila gehigarriak izan ditzakete irailean fidelizatuta dauden bezeroek. Horretaz gainera, eskura dute interesik gabeko finantzaketa EROSKIren txartelarekin, zeinaren erabilera %10 igotzen baita. Horrela, familiek arinago ekin diezaiokete iraileko aldapari.

Beatriz Santos EROSKIko zuzendari komertzialak dioenez: «Eskolan hasten direnean, egun gutxian kontsumo erabaki esanguratsu asko pilatzen dira familientzat. Gure datuek erakusten dute familiek neurtu egin behar izaten dutela bete-beteko erosketa egin ala komeni dena erosi. Hurbiltasuna eta sustapen pertsonalizatuak funtsezkoak izango dira gure bezeroei laguntzeko orduan, noiz eta uda ondotik sakelarako bereziki sentibera izan ohi den urte sasoi honetan».

Kontsumo ohiturak

EROSKIk azterlan bat aurkeztu du, eskolan hastean izaten diren kontsumo ohituren gainekoa. Lan horretan, ikus daiteke irailean franko igotzen zaiela gastua familiei. Irailean, familiek %13,3 gehiago gastatzen dute batez beste, urteko batezbestekoarekin alderatuta: hilean, 394 euro. Eta etxe bakoitzak erosten dituen unitateak ere igo egiten dira (+%15,2), baita supermerkatura egiten dituzten bisiten maiztasuna ere (+%16,7).

Ikasturte hasieran, eginahal handiagoa egiten dute erosketetan. Batez beste, 31,7 euro gastatzen dituzte —urteko gainerako sasoietan, 28,5 euro—. Horietatik 13,2 euro joaten da eskolako kategorietan, hain zuzen. Horretaz gainera, dendetara egiten diren bisita kopuruak %16,7 igotzen dira. Horrek erakusten du familiek gastua doitu egiten dutela dena aldi bakarrean ez erosteko, eta sustapenak aprobetxatzen dituztela; ondorioz, astean edo hamabostean behin, armairua betetzeko izaten dira egiten dituzten lau bisitatik hiru.

Kontsumo soslaia eta portaera

Familia gazteei egiten zaizkien salmentak igotzen dira gehienbat (+1,1 puntu), haien ondotik datoz ume koskortuak dituztenei egiten zaizkienak, eta, horren ondorioz, jaitsi egiten da erretiratuei egiten zaizkienen ehunekoa. Kontsumoaren erpina iraileko lehen astean izaten da, eta, urteko kontsumoarekin alderatuz gero, etxeetan nahiago izaten dute astelehenetan erosi.

EROSKIren bezeroen datuen arabera, irailean, hipermerkatuetako salmenta bereziki handitzen da eskolako kategorietan (+%3,5), erosketaren zama handiagoa izaten baita, eta eskaintza zabalagoa ikasturte hasierari loturikoen kategorian. Hurbileko supermerkatuek eta komenentziazko formatuek ere hazkuntza erritmo onari eusten diote (+%1,5), erosketa arinagoa eta hurbilagoa delako eta erosketa sarriagoak eta planifikatuagoak egiteko aukera ematen dutelako. Bestalde, online kanalak gorakada bat erregistratu du (+%0,5 gehiago); batez ere, gazteen artean, eskolako materialagatik, haurrentzako arropagatik, teknologiagatik eta snacking edo zizka-mizkengatik.

Honatx zein kategoriatan igotzen diren gehienbat salmentak: haurrentzako arropa (%+641,4), eskolako materiala (%+152) eta teknologia (%+36,3). Horiek eta beste batzuek —hala nola, etxeko apainketa, zainketa pertsonala, snacking edo zizka-mizka eta gosariak—, salmenten %37 osatzen dute. Dena den, pisurik handiena elikagaien kategoriek dute: snacking edo zizka-mizkek (%20,4) eta gosaritarakoek (%9,5).

Gainera, haurrentzako arropak, eskolako materialak eta teknologiak giltzarri dira, dendara bisitak erakartzen dituztelako eta trafikoa ere bai online kanalera. Erosketa horiek lotuta egon ohi dira beste elikadura kategoria batzuen erosketekin —esnekiak, opilak eta frutak—, eta horrek indartu egiten du erosketa orokorra eskola hasiera honetan. Beraz, aldi honetan bateratu egiten dira sasoiko kategorien tiradizoa eta elikadurako oinarrizko produktuak, familiaren plangintzan eta aurrekontuan erabakigarri izaten jarraitzen dutenak.

Banaketa talde liderra

EROSKI banaketa talde liderretako bat da Espainiako estatuko iparraldeko merkatuan —Galiziatik Balear Uharteetara—, %12,7ko merkatu kuotarekin; eta liderra da Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Galizian eta Balearretan. 2024aren amaieran, 1.502 saltoki zituen bere sare komertzialean: besteak beste, supermerkatuak, hipermerkatuak, cash & carry-ak eta online supermerkatuak, baita gasolindegiak, kirol dendak eta elikagaien arlokoak ez diren beste negozio batzuk ere.

Aipagarria da EROSKIk 6,4 milioi Bezero Bazkide baino gehiago dituela, eta 27.600 lagunek baino gehiagok osatzen dutela langile taldea; horietatik 9.000, gainera, bazkide eta jabe dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.