Gaur egungo lan merkatuak konprometituak, prestatuak, moldagarriak eta gizarteari balioa emango dioten pertsonak eskatzen ditu. Eta horixe da Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren helburua: harremanak erdigunean jarrita, eta merkatuari berehalako erantzuna emanez, gizartea eraldatuko duten profesionalak heztea.
Gizarte eta osasun arloan, ikasleek Hasierako Lanbide Heziketatik hasi eta goi mailako heziketaraino ibilbidea egiteko aukera dute, euren etorkizun profesionala diseinatuz, eta lan merkatura segurtasunez iristeko aukera izanik. Inmakulada Lanbide Ikastolan eskaintzen dituzten hautazkoak zuzenean lotuta daude enpresek eskatzen dituzten gaitasun eta trebetasunekin, profil bereizgarria eskainiz. Horretaz guztiaz gain, Diagnosi Irudia eta Medikuntza Nuklearra zikloan, Erradioterapian eta Audiologia Protesikoa zikloan Gipuzkoako eskaintza bakarra da Inmakulada ikastolarena, eta horrek lurraldeko erreferente eta aitzindari bihurtzen du.
Ikasle bakoitzaren ongizatea eta garapena dira Inmakulada Lanbide Ikastolaren lanaren ardatza, Ana Monge zuzendariak azpimarratu duenez. «Tratu hurbil eta pertsonalizatuari esker, eta lan giro onean, tutoretza sendo batek lagunduta egiten du ikasleak bere bidea. Inklusioa eta aukera berdintasuna gure izaeran ditugu, eta behar desberdinak dituzten ikasleei bide errealak eraikitzen laguntzen diegu. Ikasteko komunitate gisa eta hezkuntza eredu propio, euskaldun eta berritzaile batekin, ikasleek beren onena emateko espazio eroso eta segurua sortzen dugu».
Enpresa sare sendoa: prestakuntza eta lana, eskutik
Gipuzkoako eta eskualde osoko enpresa liderrekin —une honetan ehun enpresa baino gehiago— elkarlanean ari da Inmakulada Lanbide Ikastola hasieratik ikasleei lan esperientziarekin lotutako testuinguruak eskaintzeko. Gaur egun 450 ikasletik gora ari dira eredu dualean ikasten —Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan— sektoreetako enpresa nagusietan. «Enpresa hauekin etorkizun profesionalerako zubia den aliantza sarea eraiki dugu, urteetako elkarlanean eta konfiantzan oinarrituta, eta gure lan poltsa ere elikatzen duena. Honela, ziklo guztietan laneratze tasa altuak lortzen ditugu, Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoak gaindituz».
Nazioarteko ikuspegia eta berrikuntza
Begirada irekia du Inmakulada ikastolak. «Gizartearen zein enpresen aldaketei erantzuteko lanpostu berriak etengabe ikertzen eta identifikatzen ditugu. Estatu eta Europa mailako lankidetzek gure prestakuntza konektatua eta berritzailea izatea bermatzen dute».
Horren adibide dira H.A.R.M.O.N.Y. ongizate mentala sustatzen duen nazioarteko proiektua, High Tech ekipo mugikor inmertsiboa, mendekotasuna duten pertsonen estimulazio integrala lantzeko, edo EmoziONA, ikasleen antsietatea kudeatzeko egitasmoa. Proiektu horiek ikasleei errealitate globala ulertzeko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko aukera ematen diete.
Metodologia aktiboen aldeko apustu argia egiten du Inmakulada ikastolak. «Hezkuntza proiektu sendoa eskaintzen dugu, arlo metodologiko zein teknologikoetan irakasleen etengabeko birziklapena eta talentua sustatuz».
Kalitatea eta bikaintasuna
Kalitatea eta bikaintasuna Inmakulada ikastolaren nortasunaren parte dira. «Eta horregatik egunero lan egiten dugu etengabeko hobekuntza printzipioaren arabera. Ikasleen beharrei eta enpresen eskaerei egokitzeko garaian, hobekuntza konpromiso horrek emaitza argiak ditu: prestakuntza eguneratua, esperientzia esanguratsua eta lan merkatuan nabarmendu ohi den profil profesionala. Guretzat, kalitatea ez da helmuga; ikasleen arrakasta benetakoa bihurtzen duen bikaintasun ibilbidea da».
2026-2027ko ikasturterako Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan aurrematrikulazioa egiteko epea maiatzak 4tik 22ra egongo da zabalik, online edo aurrez aurre ikastolan bertan, astelehenetik ostegunera 07:30-17:00, eta ostiraletan 07:30-14:00.
Gizarte eta Osasun arloko erdi mailako eta goi mailako zikloez gain, Ile apaindegia eta estetika arloko Hasierako Lanbide Heziketa eskaintzen du Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak. Argibide guztiak jakin daitezke 943-65 17 62 zenbakira deituta. «Zure bidea hemen hasten da... zatoz gu ezagutzera!».