Oporrak Euskal Herrian

Itsasertz ederra Sopelan

Sopela leku ezin hobea da hondartzara joateko, mendi ibilaldiak egiteko, eta surf, bodyboard eta beste hainbat kirol egiteko.

Bi surflari, Meñakoz hondartzan. JOSE MIGUEL LLANO
2020ko abuztuaren 11
15:45
Entzun

Sopela Bizkaiko kostaldeko ingurune pribilegiatu batean dago. Itsasertz ederraz gozatzeko aukera ematen du, eta inguruko labar harrigarriek eta harrizko formazio bereziek xarma berezia ematen diote. Horrela, zoragarriak dira Sopela eta haren inguruak. Natura ondare zabal hori da udalerriak turismoa erakartzeko duen baliorik handienetakoa.

Halaber, Sopelan, surf eta bodyboard egiteko hondartza zabalak daude. Horrez gain, inguru ezin hobea da abentura kirolak egiteko, parapentea, mendi ibilaldiak, skate, eta abar.

Sopelan hiru hondartza daude. Barinatxa hondartza, Getxorekin muga egiten duena, La Salvaje ere esaten diote, eta itsaslabarrez inguratua dago. Horren gainean, parapentezaleek leku ezin hobea dute hegan egiteko, eta hondartzako gune batean nudismoa ere egin daiteke.

Arrietara-Atxabiribil, berriz, hiriko hondartza da. Sarbide erraza du eta familiek asko estimatzen dute.

Eta, azkenik, Meñakotz hondartza, Barrikarekin muga egiten duena. Hondartzarik ezezagunena da, eta jende gutxi ibiltzen da. Ez du zaintzarik izaten, harrizkoa da eta oso aproposa da maila goreneko surflarientzat.

Azpimarratzekoa da Sopelan zenbait enpresa ofizial daudela surf ikastaroak egiteko. Beraz, leku ezin hobea da surfean lehen aldiz aritzeko eta lehendik izandako ezagutzak hobetzeko.

Kultur ondarea eta gastronomia

Baina, itsasertz ikusgarria izateaz gain, Sopelak bere kultur ondare aberatsa ezagutzeko aukera ere eskaintzen du. Bereziki, Sopelako turismo bulegoa lanean ari da Burdin Hesiaren arrastoen balioa erakusteko, antzinako gotorleku sistema hori oraindik ere ikusgai baitago Areneburu eta Urkomendi mendien magaletan. Munarrikolanda ibilbidearen historiaurreko aztarnak ere hortxe daude, inguruetan.

Sopelako merkataritza ere aipagarria da, gustu guztietarako askotariko eskaintza baitago. Eskaintza gastronomikoa ere bai, Sopelan pintxoak edo eguneko menua dastatzeko taberna eta jatetxe ugari baitaude.

Sopela bisitari guztientzat da aparta, bestelako estiloa du, eta, hori dela eta, euskal kostaldeko tokirik gogokoenetako bat da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, turismoa.sopelaudala.org webgunean kontsulta daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.