Jakingura jaialdia

Jakin-minarentzako akuilua

Jakin-minaren sustapena eta adimen artifiziala kontrolatzeko tresna posibleak izango dituzte mintzagai Jakingura Jaialdian, Kutxa Fundazioak antolatuta. Gogoetaz gain, umorea ere ez da faltako.

Irudian, ekainaren 5ean Beasainen egindako Jakingura jaialdiko lehen saioa. THENIU
Irudian, ekainaren 5ean Beasainen egindako Jakingura jaialdiko lehen saioa.
2026ko ekainaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pentsamendu kritikoa zorrozteko xedez jaialdi bat antolatu du Kutxa Fundazioak: Jakingura. Erantzun guztiak adimen artifizialaren eskuetan dauden garaiotan jakin-mina eta pentsamendu kritikoa sustatzea du helburu, eta, horretarako, askotariko diziplinetan lanean dabiltzan punta-puntako profesionalak elkartuko ditu ostiralean, Donostian. Jakingura Gipuzkoan zehar ibili da ekainean, eta azken geltokia Tabakaleran izango du. Kutxa Fundazioaren Ezagutza biziz ildo estrategikoaren barruan sustatutako egitasmo bat da.

Goizeko saioa profesionalentzat izango da: erakundeak, enpresak, elkarteak eta talde eragileak daude gonbidatuta saiora. Cesar Bona eta Remedios Zafra pentsalarien eskutik abiatuko da, behin Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak aurkezpena eginda. Mahai inguru bat izango da ondoren, Naroa Iturri kazetariak gidatuta: Adimen artifiziala eta pentsamendu kiritikoa. Zer gertatzen da jakingurarekin erantzun guztiak ditugunean?. Lerroburu horri erantzuten ahaleginduko dira lau solaskide: Aitor Arregi zinema zuzendaria, Nico Cuenca ekonomialaria, June Fernandez kazetaria eta Garbiñe Manterola BRTA Basque Research & Technology Alliance-ko Ezagutza Transferentziako zuzendaria.

Manterolak eta Fernandezek beren hitzaldien lagin bat aurreratu dute. Giltzarritzat dauka Manterolak jakin-mina, hura izan baita haren ibilbidearen motorra txiki-txikitatik. Ez alferrik, ingurumen zientzietan lizentziatu ostean fisika aplikatuan egin zuen doktoretza. Ur araztegien sistemei buruz egin zuen tesia, eta, metatutako jakinduria aplikatzeko, enpresa munduan egin zuen lana. Bi alde horien arteko zubi lana egiten du orain ezagutzen transferentziako zuzendari moduan, BRTAn.

Eraldaketa prozesu izugarrian dago gizartea, Manterolaren irudiko. Adimen artifiziala egiteko era ezberdin bat ekartzen ari da, eta horretara moldatzen ari da zientzia eta teknologia. Testuinguru horretan erabiltzaileak duen indarra azpimarratu du. «Gu ez gara adimen artifizialaren erabiltzaile hutsak; sortzaileak ere bagara. Erabiltzaile gisa guk planteatu behar duguna da zertarako nahi dugun erabili tresna hori eta zertarako ez dugun erabili behar».

Horregatik azpimarratu du inportantea dela pentsatzea zer galdera egin, eta ematen duen erantzunaren interpretazioa egiteko gaitasuna garatzea, «zeren adimen artifizialak mugak ditu, eta guk jarri behar dizkiogu».

GARIĂƒâ€˜E MANTEROLA BRTA-KO EZAGUTZA TRANSFERENTZIAKO ZUZENDARIA
Garbiñe Manterola, BRTAko Ezagutza Transferentziako zuzendaria. BRTA

«Tresna bat sortu behar dugu independentzia teknologikoa izango duena, gure kezketatik sortutakoa eta gure beharrei egokitutakoa. Erabilera protokolo batzuk zehaztu beharko lirateke»

GARBIÑE MANTEROLA BRTAko Ezagutza Transferentziako zuzendaria

Uste du ikerketa alor guztiek aktibatuta egon beharko dutela etorkizuneko tresna bidezkoagoa izan dadin: alor legegilea, gobernantza ereduak aztertzen dituena, etikako profesionalak eta beste zerrendatu ditu: «Mugak denon artean jarri beharko dizkiogu. Erantzukizuna daukagu algoritmiaren tripak ezagutzeko, gu ari baikara garatzen».

Autonomia teknologikoa

Horren guztiaren atzean nor dagoen ere ez du ahazteko: «Kezkatzen nauen gauza bat da nork sortzen duen adimen artifiziala. Hiruzpalauren esku dago gaur egun, eta erabilera masibora eraman gaituzte. Uste dut hor gogoeta bat behar dela. Tresna bat sortu behar dugula independentzia teknologikoa izango duena, gure kezketatik sortutakoa eta gure beharrei egokitutakoa. Erabilera protokolo batzuk zehaztu beharko lirateke».

Horrenbestez, autonomia teknologikoa garatzearen alde egin du, AA ez baitu ikusten tresna teknologiko huts bat bezala, baizik eta dimentsio sozial eta geopolitikoa duen tresna gisa. 

Kezka bertsua  du June Fernandez kazetari eta ekintzaile feministak. «Adimen artifiziala gizon matxirulo baten oso antzekoa da. Esan nahi dut sozializazio patriarkal honetan gizonak entrenatzen direla performatzeko dena dakitela, baina orojakintasun hori ez da egia. Gainera, adimen artifizialak baditu joera sexistak eta arrazistak».

JUNE FERNANDEZ KAZETARIA ETA EKINTZAILE FEMINISTA
June Fernandez kazetari eta ekintzaile feminista. 

«Adimen artifizialari gogorarazi behar zaio bera makina bat dela, humanizazioak arazoak eman baititzake. Izan ere, ikusten ari gara jendea adimen artifizialean lagun bat bilatzen, edo psikologo bat, maitale bat…»

JUNE FERNANDEZ Kazetaria eta ekintzaile feminista

Horrenbestez, uste du AAren funtzioa izan litekeela gure pentsamenduan laguntzea, baina ez gure ordez pentsatzea. Horretan zorrozteko, begirada hau proposatu du: «Adimen artifizialari gogorarazi behar zaio bera makina bat dela, humanizazioak arazoak eman baititzake. Izan ere, ikusten ari gara jendea adimen artifizialean lagun bat bilatzen, edo psikologo bat, maitale bat…».

ChatGPT da adimen artifizialean kontsulta egiterakoan tresnarik erabilienetako bat. Kritikoa da Fernandez horrekin. Hiruki Larrosa kolektiboko langilea ere bada Fernandez, eta bertan erabaki dute ChatGPTa alboratzea, «Trumpen gobernuarekin eta [Palestina] genozidioarekin duen konplizitatearengatik». Horren alternatiba ere proposatzen du: Close. «Badirudi etikoagoa dela, eta gardentasun printzipio batzuk badituela. Baimena eskatzen du zurekin edukitzen dituen elkarrizketak erabiltzeko, bere tresnak hobe daitezen. Eta autokritikoa da. Identifikatzen badu erantzuna giza eskubideen aurkakoa dela, bere burua zuzentzen du zuri erantzuna eman aurretik». Algorace ere aholkatu du: «Mugimendu antirrazistatik sortutakoa da, algoritmoak eta arrazakeria jorratzen dituena».

Oro har, beharrezkotzat jotzen du politika publikoak sortzea gutxieneko etika eta kontrol batzuk garatzeko.

Ideia horiek garatuko dituzte beste bi mahaikiderekin batera ostiralean, Tabakaleran. Kepa Errasti sortzailearen bakarrizketa bat izango da gero, eta goizeko saioa Rocio Vidalek bukatuko du. La gata de SchĂ³dinger ezizenez da ezaguna kazetari, publizista eta zientzia dibulgatzaile hori.

egitaraua

Goiza, patioan


10:00-10:10: Sarrera, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendariaren eskutik

10:10-10:30: Hitzaldia, Remedios Zafra


10:30-10:50: Hitzaldia: Cesar Bona

10:50-11:15: Hizketan: Zafra & Bona

11:15-11:45: Talk(a) mahai ingurua


11:45-11:50: Kepa Errastiren bakarrizketa

11:50-12:15: Rocio Vidal


12:15-12:30: Itxiera - Gobernance + Atenea bideoa


Arratsaldea

17:00: Familientzat tailerrak

18:30-19:30: Podcast-a zuzenean Ainhoa Vitoria eta Aitziber Gradosekin


19:30-20:00: 'Paisaiak' performance-a Dejabu konpainiaren eskutik

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA