Hondartzara joan eta itsasoan bainua hartzeko, edo mendi txango bat egiteko herri ederrak dira Ispaster eta Lekeitio. Bi herrietan gastronomia bikaina, eraikin ikusgarriak eta ezagutzeko moduko ondare historikoa dago.
Kostako lbilbidea (Gr-123) egitea gomendagarria da. Ispasterretik hasita, Lekeitio, Mendexa, Berriatua eta Ondarroa zeharkatu, eta gero barrualderantz egiteko. Oso paisaia politak ikusi daitezke.
Inguruak ezagutzera etorri nahi izanez gero, Natxiondo Landa Hotela aproposa da atseden hartzeko eta egonaldi lasai bat egiteko, familiarekin edo senideekin.
Ispaster
Ispasterren hondartza bikain bat dago, haurrekin joateko ezin hobea, Ogella hondartza. Ispasterko paradisu natural ederrenetako bat da eta ez da harritzekoa azken urteetan gero eta bisitari gehiago izatea.
Bestela, Ispasterko herrigunea, Elexalde bezala ezaguna, haran batean dago kokatuta, eta gainerako biztanleria hamaika auzotan dago banatuta. Bisitariak auzo horietan zehar mendi txango bat eginez gero, baserri eder ugari aurkituko ditu, hala nola Aizpe-Aurrekoa baserria, Kaltzada baserria eta Erkiaga-Erdikoa baserria. Eta baita ere Bizkaian hain ohikoak ez den Aixeder haize-errota eta Zubieta eta Arana jauregi ikusgarriak.
Ondare erlijiosoa ezagutu nahi izanez gero, San Miguel eliza errenazentista, Santiago ermita gotikoa, San Martin baseliza eta Santa Cruz ermita ere bisitatu beharrekoak dira.
Ispasterko Ogella hondartza. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Lekeitio
Lekeitio estuario txiki batean kokatutako herri bat da, mendiz inguratuta, eta egunean bi aldiz hondartzatik bertaraino oinez joateko aukera eskaintzen duen uharte batek babesten du, Garraitz edo San Nikolas uhartea.
Badia txiki berean daude portua eta herriko bi hondartzak, Isuntza eta Karraspio.
Lekeitio beti egon da itsasoari lotua eta oraindik ere hala dago. Bale arrantzaleen, abenturazaleen eta nabigatzaileen abiapuntua eta helmuga izan da eta hori nabari da herrian. Erdigune historikoan, harresi inguruetan edo kaian ibiliz gero, garai bateko arrantzaleen, piraten, merkatarien, esploratzaileen eta artisauen aztarnak ikus daitezke.
Eraikin interesgarri hauek ere ikusteko modukoak dira: Santa Katalina itsasargia (interpretazio zentroa du), San Jose Eliza (XVIII. mendekoa) eta Santa Maria basilika (XVI. mendeko erretaula gotiko-flamenko bat du).
Hori guztia bertatik bertara ezagutzeko, hoberena da bisita gidatu bat egitea.