Denok entzun dugu inoiz azido hialuronikoari buruzko zerbait. Aktibo horren presentzia geroz eta zabalduagoa dago kosmetikaren merkatuan, eta horrek zenbait zalantza eta mito asko sortu ditu: Nahikoa al da aktiboari krema eta serum bat gehitzea? Zergatik funtzionatzen dute produktu batzuek eta ez denek? Egia al da produktu kosmetiko batek larruazala itxuralda dezakeela hilabete bakarrean?
Zientziak dioenaren arabera, azido hialuronikoa daramaten produktu guztiak ez dute zertan onak izan. Aktiboen kalitateak, fabrikazio prozesuak, molekulen banaketak eta abarrek determinatzen dute produktuaren efikazia eta kalitatea. Zorionez, Euskal Herrian kontu horiek guztiak zorrotz zaintzen dituen marka bat dugu: Sibari Republic. Bere produktuak ondo prestatutako azido hialuronikoan oinarritzen dira, eta horri esker izugarrizko arrakasta lortu dute bai Euskal Herrian bai Iberiar penintsula osoan.
Sibari Republic kosmetika markaren produkturik ezagunena Serum Origin deiturikoa da. Aurtengo bertsio berrituak hiru pisu ezberdinetako azido hialuronikoa konbinatzen ditu emaitzak askoz ere azkarrago ikusi ahal izateko. Izan ere, produktu honek 24 ordu baino ez ditu behar zimurren %8 murrizteko, eta 28 egunen buruan zimurren %58 murriztea lortzen du.
Orain gainera, Gabonak ate joka ditugula ikusita, Gasteizko Sibari Republic markak Olentzerori lana erraztu nahi izan dio. Horretarako, Serum Origin produktu bikaina eta Calming Cream bere bigarren erreferentziarik salduena bildu ditu Holiday Essentials izeneko kutxa berezian. Gainera, aipagarria da 60 euro baino ez dituela balio Holiday Essentials kutxak.

Itziar Beitiak, Sibari Republic kosmetika markaren arduradunak azaldu duenez, jendeak urteak zeramatzan produktu sorta hori eskatzen, eta birformulazioa aukera paregabea izan da behingoz pausoa eman eta merkaturatzeko: «Bezeroek eskatzen ziguten kutxa hau Gabon hauetako arrakastatsuenetako bat izaten ari da. Gure bezeroei entzutea funtsezkoa iruditzen zaigu, askotan haiek ematen baitizkigute produktu egokiak sortzeko gakoak. Kasu honetan ere, hala izan da. Kutxa oso ondo saltzen ari da eta, gainera, unitate mugatuak ekoitzi ditugunez, azkar ari dira agortzen».Â
Holiday Essentials kutxa aurtengo Gabonetako oparirik preziatuenetako bat bilakatu izana ez da harritzekoa, Sibari Republic-ek ekoitziriko bi produktu kutunenak biltzen baititu. Alde batetik, urtero dendetan ilarak sorrarazten dituen produktu izarra dugu: Serum Origin famatua. Produktu hau, gainera, lehen aipatu bezala, kanpotik zein barrutik berriztaturik dator. Formula berriari esker, emaitzak 24 orduan nabari daitezke.Â
Gainera, Calming Cream kremarekin batera, arrakasta ziurtatu dago. Bi produktu horiek erabiliz, zimur gutxiago izateaz gain, larruazala babestuago eta leunago egongo da, 60 euroren truk baino ez. Egia esan, Holiday Essentials kutxa berezi honek eskaintzen dituen onura guztiak ikusita, ez da harritzekoa horren bizkor agortzen aritzea.
Produktu sorta pertsonalizatuak
Holiday Essentials kutxaren edizio mugatua aukeratuenetako bat izaten ari den arren, ez da Gasteizko marka horrek bere dendetan eskainiko duen produktu sorta bakarra. «Larruazal bakoitzak bere ezaugarriak ditu, horregatik, aurten, sorta berezi honez gain, sorta pertsonalizatuak sortzeko aukera luzatu nahi izan dugu. Sorta hauek dendan eta Sibarirepublic.com webgunean lortu ahal izango dira, %50ra arteko deskontuekin», Itziar Beitiaren hitzetan. Aukera horiekin guztiekin ez daukagu aitzakiarik aurten ohiko pijama oparitu ordez Gasteizen formulatu eta ekoitziriko kosmetika produkturik eraginkorrenak oparitzeko.Â
Izan ere, aurtengo Gabonetarako Sibari Republic aukeratzea kosmetika arrunt bat oparitzea baino zerbait gehiago da. Opari honekin, bertako marka bat sustatzen dugu, egunero erabiliko ditugun produktuen kalitatea eta bikaintasuna bermatzen diguna. Gainera, produktu guztiak funtzionatuko diguten bermea dugu, marka gasteiztarrak bere produktu guztiak dermatologikoki testatzen baititu, zientzia balioetan oinarrituta. Hortaz, emaitza onenak lortuko ditugula bermatzen du.
Ez galdu Sibari Republic-en zientzialari taldeak sortutako goi mailako kosmetika probatzeko aukera paregabe hau, eta pasa zaitezte Euskal Herrian zabaldu dituzten hiru dendetatik edo bisitatu Sibarirepublic.com webgunea, kutxa bikain horiek %50erainoko deskontuarekin lortu ahal izateko. Helbide hauetan daude hiru denda horiek: Bilboko Ercilla kaleko 25. zenbakian, Donostiako Loiola kaleko 7. zenbakian eta Gasteizko Independentzia kaleko 2. zenbakian.